Sustatu logoa Teknologia albisteak

Durangoko Azokaren kartela, lehiaketa bidez

Izaskun - Gerediaga Elkartea
2007-05-14 10:05

Lehiaketari dagozkion oinarriak dagoeneko www.durangokoazoka.com webgunean kontsultatu daitezke. Uztailaren 13ra arteko epea izango dute partehartzaileek lanak aurkezteko. Sari bakarra izango da: 1.300 eurokoa. Kartel irabazlea irailaren amaiera aldera ezagutzen emango da. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat ere antolatuko du lehenengoz Gerediaga Elkarteak.

Lehiaketako oinarriak deskargatu (PDF dokumentua)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu