Teknologia albisteak

Euskal Pilota Udalekua 2007

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Xibakidea - Arabako Ikastolen Elkartetik
2007-05-09 : 12:05

Honen bitartez, IKASPILOTAK eta ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEAK datorren ekainaren 23tik 29ra, EUSKAL PILOTA UDALEKUAK antolatuko ditugula jakinarazi nahi dizuegu.

1. NORENTZAT:

- Euskal Herrian dauden Pilota Eskoletako pilotari prebenjamin, benjamin eta kimu zuzenduta. (7-12 urte).
- Ikaspilota proiektua lantzen duten Euskal Herriko ikastola-ikastetxeetako ikasleentzat, aurretik aipatutako adinetan.

2. HELBURU OROKORRAK:

- Dagoeneko pilota eskola ezberdinetako haurrek pilotarekiko duten zaletasuna garatu giro hezgarri batean.
- Euskal Pilota ardatz nagusi izanik elkarbizitza eta laguntasuna bultzatzea.

3. NOIZ ETA NON:

Ekainaren 23tik 29ra Bernedoko aterpetxearen egoitzan burutuko da udalekua. Azken urteetan bezala bi txanda egingo ditugu:

• Prebenjaminak eta Benjaminak ekainak 23 arratsaldetik, ekainaren 26 arratsalderarte.
• Kimu ekainak 26 arratsaldetik, ekainak 29 arratsalderarte

OHARRA: Izenematea kopuru aldetik desorekatuta egongo balitz, 2. urteko benjaminak, bigarren txandan joango lirateke.

4. EKINTZAK:

- PILOTA TAILERRA.
- MENDI IRTEERA.
- PILOTA EKINTZAK ETA JOKU EZBERDINAK.
- IGERILEKUA.
- GAUBELAK.
- BESTELAKOAK...




5. IZEN EMATE EPEAK:

Izen ematea, pilota eskolako arduradunaren bitartez A.E.P.E.an egingo da, ondorengo datuak azalduz (ikus azken orria):

Izen abizenak, telefonoa, jaiotze data, adina, pilota eskola, herria, helbidea, posta kodea eta emaila

BEHINBEHINEKO IZENEMATEA: DAGOENEKO IREKIA 2007ko MAIATZAREN 16a ARTE
ONARTUEN ZERRENDAK: 2007ko MAIATZAREN 18an.

Udalekuak onartu dezakeen ume kopuru gehiengoa 200ekoa da. Ume kopuru hau gaindituz gero, aukeraketa, irizpide hauek jarraituz egingo da:

1º Arabako Euskal Pilota eskola baten pilotaria izatea.
2º Ikaspilota proiektua lantzen duen Arabako ikastetxe baten ikaslea izatea.
3º Euskal Herriko Pilota eskola baten pilotaria izatea.
4º Ikaspilota proiektua lantzen duen Euskal Herriko ikastetxe baten ikaslea izatea.

IZEN EMATE OFIZIALAREN EPEA MAIATZAREN 21a eta EKAINAREN 4a bitartean izango da.

OHARRA: Behin betiko izenematea egiteko, A.E.P.Eren bulegoetan inprimakiak izango dituzue edota posta elektronikoz helaraziko dizkizuegu. Bertan, argibide zerrenda emango dizuegu udalekuaren atal ezberdinak azalduz: txandak, jantzi zerrenda, beharrezko agiriak, diruaren ordainketarako argibideak, ekintzak, irteera-etorrera eguna eta orduak, bestelakoak...

6. KUOTA:
115 €

Besterik gabe eta gaiari behar den denbora emango diozuelakoan, aldez aurretik zuen arreta eskertuz, agur.

HARREMANETARAKO TLF ZENBAKIA:945130572
FAX ZENBAKIA: 945139041
EMAILA: koordinatzailea@pilotaraba.com

Erantzun

Sartu