09 F9 11 02 9D 74 E3 5B D8 41 56 C5 63 56 88 C0
Toki askotan aipatu da kontua:
Norbaitek zenbaki hori publiko egiten zuen webgunea bidali zuen Digg-era eta boto piloa jasotzen hasi zen. Baina abokatuen gomendioz, ikusita auzitara eraman zitzaketela, Digg-eko arduradunek kendu egin zuten artikulua. Ondoren, erabiltzaileek behin eta berriro zenbakia agerian zekarten mezuak eta erantzunak hasi ziren Digg-era bidaltzen, eta gelditu egin zuten webgunea, eskaera kopuruaren poderioz. Azkenean, erabiltzaileen aurrean amore eman, eta etsi egin du Digg-ek.
Teknikoki, hemen azaltzen da zein den kontua.
Kode hori ez da berez HD DVD-ak kopiatzeko giltza definitiboa. Sistemak dituen babesetako bat da, besterik gabe, baina hain erraz antzeman izana, eta zenbaki konbinazio soil bat izatea azkenean, agerian geratzen da arazoaren funtsa: euskarri eta gailu informatikoetan, DRM sistemak ezartzeak zer dakarren:
- Industriaren ahaleginak, erabiltzaileen eta sistema informatikoen gaitasuna murriztera dedikatzen dira.
- DRM delakoak Digital Rights Management omen da, Eskubide Digitalen Kudeaketa, baina ingelesez dioten bezala, hone Digital Restrictions Management esatea, Murrizketa Digitalen Kudeaketa.
- Alferrik da DRM. Euskarri digitalean dauden byte-ak kopiatzeko bidea aurkituko dute ordenagailuek, eta giza adimen eta gogoak.
- Zeozer isilarazten saiatzeak bozgorailu efektua izan dezake gaur egunean Interneten.
Erantzunak kargatzen...