Sustatu logoa Teknologia albisteak

OpenOffice.org 2.2.0 euskaraz

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk) OpenOffice.org 2.2.0 bertsioa, hau da, kode irekiko bulegotika edo ofimatikako paketea, euskaraz kaleratu berri du.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk), software librea euskaraz sustatzeko lan-lerroari jarraituz, OpenOffice.org 2.2.0 bertsioa, hau da, kode irekiko bulegotika edo ofimatikako paketea, euskaraz kaleratu berri du.

OpenOffice.org honako sistema eragileetan erabiltzeko dago eratua: Debian GNU/Linux (eta Debian-en oinarritutako Euslinux, Ubuntu, e.a.), RedHat Linux (eta RedHat-en oinarritutako Fedora, Suse, Mandrake, e.a.), MacOS X (bai Intel bai PowerPC arkitekturak) eta Windows. Produktua http://www.euskara.euskadi.net helbidetik deskarga daiteke, “Euskarazko softwarea deskargatzea” atalean, hain zuzen.

OpenOffice.org 2.2 bertsioak oraingoz interfazea bakarrik dauka euskaratuta. Laguntzako fitxategiak euskaratzea eta konpilatzea uztailean burutuko da.

Itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu