Teknologia albisteak

Latxa erabilgarri jarri dute Microsoften Azure azpiegituran

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-07-29 : 12:32

Latxa euskarazko Hizkuntza Eredu Handia eta Adimen artifizialeko (AA) ekimena Azure AI Foundry delako azpiegiturara gehitu dute. Microsoft erraldoiaren lainoa edo sareko konputazio ingurunea da Azure eta bertan Azure AI Foundry atala dago AA eredu desberdinak ostatatzeko. Latxaren bultzatzaile den Hitz Zentroak jakinarazi duenez, "Azure AI Foundry programan egotea mugarri bat da guretzat: ereduaren garrantziaren eta errelebantziaren adierazle zuzena da." Honek zera du ondoio gainera, hemendik aurrera edozein enpresa edo ikerlarik erabil dezakeela Latxa zuzenean Azure bidez.

Latxaren tokia Azure AI Foundryn: hemen

Hitz Zentroak eskerrak eman dizkio Microsofti delako garapen hau posible egiteagatik, izan ere, eleaniztasunaren aldeko ekimen baten parte gisa iragarri du neurria Microsoften. Albiste honetan eman du honen berri Microsoftek. Erraldoi estatubatuarraren bi adar,  Microsoft Open Innovation Center (MOIC) delako berrikuntza adarra, eta AI for Good Lab delakoa (Estrasburgon kokatutako ikerkegi bat), ibili dira Azurerako geikuntza prestatzen.

Euskarazko Latxa jartzeaz gain, galiziera, katalana eta gaztelania darabiltzaten beste hizkuntza eredu handi batzuk ere jarri dituzte, Hitzen lankidetzaz gain, Barcelona Supercomputing Center delakoaren eta Santiago de Compostelako unibertsitatearena ere tarteko dela. 

Erantzun

Sartu