Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Martxan dira zientzia-dibulgazioko XIV. CAF-Elhuyar sariak

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2007-05-28 : 12:05

Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute, bosgarren aldiz

4

Gazte ekintzaileei zuzendutako auzolandegia

Argiñe Larrea - Saiolan (Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroa)
2007-05-25 : 11:05

Gaztea zara eta etorkizunean zure enpresa propioa sortzea gustatuko litzaizuke? Aurtengo udari begira, eta Europako Fondo Sozialak finantzaturik, ekimen berri bat martxan jartzen ari da Saiolan, Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroa: Elosuko auzolandegia, Gazte ekintzaileei zuzendutakoa.

Startup2 eta HazRuido lehiaketen irabazleak

Sustatu - Blogak 2.0
2007-05-25 : 10:05

Startup2 eta HazRuido lehiaketen sari-banaketarekin itxi zen atzoko Blogak 2.0 jardunaldia Bilbon. Sclipo proiektuak irabazi du bata, eta Todosconlapantoja.com webguneak bestea.

Irura eta beste herri batzuetako hauteskunde kalkulu bihurriak

Sustatu
2007-05-24 : 10:05

Iragarri genuen nola Sustaturen hauteskunde kalkulagailuak debekuaren ondorioz gertatuko diren eserleku banaketa distortsonatuak kalkulatzeko balio lezakeen. Hala ere, hain dira absurdo eta gaiztoak Alderdien Legearen aplikazioaren ondorioak, non Gipuzkoako herri batzuen kasu bitxirako, puff, beste kalkulu batzuk beharko diren gainera.

Urretxu eta Zumarragako euskara Interneten kontsultagai

Zintzo Mintzo Euskara Elkartea - Urretxu-Zumarraga
2007-05-24 : 09:05

Zintzo Mintzo Euskara Elkarteak Urretxu eta Zumarragako Euskara lana Interneten jarri du kontsultagai.

Topagunearen hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia Durangon

Hedabide Saila - TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2007-05-23 : 10:05

1997ko otsailaren 1ean egin zuen Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bere sortze batzarra Durangon. Ordurako, baziren bi urte pasatxo euskara elkarteen artean antzeko egitura bat sortzeko beharra proposatu zela eta azkenik, duela 10 urte sortu zen Federazioa. Durango aukeratu da oraingoan ere urteurrena ospatzeko.

Euskara eta informatikari buruzko hitzaldi praktikoak Zumaian

Euskara Txanpan - Zumaiako Udala
2007-05-23 : 09:05

Teknologia berrietan euskara erabiltzeak duen garrantziaz jabetuta, Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bi hitzaldi praktiko antolatu ditu. Maiatzaren 24an eta 31n izango dira, Foronda Kultur Etxean, Josu Waliñoren eskutik.

e-Demokrazia uda ikastaroa

Osane Lizarralde - Mondragon Unibertsitatea
2007-05-22 : 12:05

Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzako Barnesailak eta Mondragon Unibertsitateak eDemokraziari buruzko ikastaro bat antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitateak eskeintzen dituen Uda Ikastaroen barne emango dena. e-Demokraziaren dimentsio desberdinak landuko dira: soziopolitikoa, juridikoa eta teknologikoa.

1

Bermeoko toponimia

Aritz Abaroa - www.blogak.com/cantuariense/
2007-05-22 : 09:05

"Bermeoko toponimia" libururaren aurkezpena egin zen duela egun batzuk Bermeon. Bitor Uriarte eta Irune Allikak zortzi urteko ikerketa lanaren emoitza izan da liburu hau.

Freeweek 007: Kultura libreari buruzko jardunaldiak EHUn

Txopi - Arte Ederren ziberespaziotik
2007-05-18 : 11:05

Datorren astean, maiatzak 21, 22 eta 23an, Euskal Herriko Unibertsitatean kultura libreari buruzko jardunaldi batzuk ospatuko dira. Bertan, teknologia digitalek eta sare telematikoek ekoizpen kulturalean izaten hari diren eragina aztertuko da eta baita kultura librearen munduak dauzkan agerbide anitzak, baliabideak eta esperientzia desberdinak ere.

Euskalipod: Publizitate ikasleen lanak gizarteratzeko

Ariane - Leioatik
2007-05-18 : 09:05

EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzetako ikasleek interneten komunikazio atari bat sortu dute beraien publizitate lanak gizarteratzeko. Interneteko webguneak euskalipod.com izena du eta Euskal iPod imaginariori buruzko hamarren bat publizitate kanpaina dauzka. Publizitate eta Harreman Publikoen azken kurtsoan dauden ikasleak izan dira atari hau sortu, edukiz bete eta hedatu dutenak.

Euskalgintza: hiru galdera hautagaiei

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2007-05-17 : 16:05

Euskalgintzako hainbat ordezkarik, EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabari dituen hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu dizkiete.

2

Ilunafarra irratsaioa, zuzenean eta jendaurrean, Iruñean, maiatzaren 18an ostiralez

Iban Garate - Nafarroako Unibertsitatea (ikasleak)
2007-05-17 : 15:05

Nafarroako Unibertsitateko Gizarte Zientzien eraikinean (Komunikazio fakultatean) izango da, ilunabarreko 9etatik 10etara. Ilunafarrak martxoan hasi zuen bere ibilbidea zenbait euskal ikasleren ekimenez. Harrez gero, Iruñerrian ostegunero izan da entzungai 98.3 FM-n. Ostiralean saio berezia jendaurrean.

"Emetik" Bertso Kabareta Santurtzin

Bai Esan - Bai Esan Santurtzin Euskaraz
2007-05-17 : 13:05

Bertsoa, umorea, kolorea eta pikantea... horixe guztia nahastu.. eta "Emetik Bertso Kabareta" aterako zaizu. Berau gozatzeko aukera izango da gaur, maiatzak 17, Santurtzin.

3

Joera berrienak sareko hautes-kanpainan

Sustatu
2007-05-17 : 10:05

Kanpaina 2.0 jar geniezaiokeen izena artikulu honi, baina izen apropos hori Berriak aukeratu du lehenago bere hauteskunde-jarraipenaren Interneteko atalarentzako. Hala ere, denetik dugu jada: blogak ia guztientzat, Twitter, AJAX bidez mugitzen diren mapak, Flash jogailuen bidezko bideoak, wikiak... Bigarren Bizitza falta, espainolak ari diren arren horretan.

1

Hauteskundeetarako kalkulagailua prestatu dugu berriro

Sustatu
2007-05-16 : 10:05

2003tik gertatu izan den bezala, ezker abertzaleko zerrendek ez dute normal aurkezterik Hego Euskal Herriko hauteskundeetara. Baina EAE-ANV-k bere zerrenda guztietarako botoa eskatu duenez (bai baliogabetu dituztenentzat eta baita oraingoz onartuak direnentzat), kalkuluetarako egokitutako Sustaturen hauteskunde kalkulagailua berreskuratu dugu.

3

Elgoibarren: Elkarrizketa digitalak eta gida komertziala

www.elgoibarren.net - Elgoibarko Izarra K.E.
2007-05-16 : 09:05

Elgoibarko atari digitalak bi zerbitzu edo ekimen berri eskegi ditu sarean. Bata, 2007ko Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala, eta bestea, Udal Hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategaiekin Elkarrizketa Digitalak.

Euskal Herriaren Garapen Iraukorrerako Ekintza Plana

Nerea Zubiete - Verbax, Comunicación y Relaciones Públicas
2007-05-15 : 13:05

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriaren Garapen Iraukorrerako Ekintza Plana aurkeztuko du gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian. “Aurrerapen berezko eta iraunkor baten alde Euskal Herriarentzat” izena du agiria eta datozkigun egiturazko aldaketen aurrean berehala abian jartzeko ekintzak proposatzen ditu.

4

Ubuntu Tribe, euskara eta marketin birala

ubuntutribe - Ubuntu Tribe
2007-05-15 : 11:05

Ubuntu Tribe izeneko ekimenak film baten berehalako estreinaldia irudikatu du azken asteotan, webgune baten eta Youtuben eskegitako bideo baten bitartez. Beren web orrialdean gaur jakinarazi dutenez, txapelketa bat baliatu dute software askea, euskara eta euskal kultura sarean sustatu eta marketin birala deritzaionaren inguruan eztabaida bultzatzeko.

Hostalia, Euskal Herriko lehenengo domeinu-erregistratzailea

Iruri Knörr de Santiago - Hostalia
2007-05-15 : 09:05

ICANN erakundearen sinestamendu ofiziala eskuratzen duen lehen euskal enpresa da Hostalia, Euskal Herriko lehenengo domeinu-erregistratzailea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››