Teknologia albisteak

I. Moodle Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak - MoodleMoot Euskadi

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Ezeiza - EHUko iKide Taldea
2007-05-11 : 16:05

Zabalik dago lehenengo MoodleMoot Euskadi jardunaldietan izen emateko eta komunikazioen laburpenak bidaltzeko epea. EHUko IKTetako Gerenteordetzak eta iKide Taldeak antolatuak dira, Moodle erabiltzen dugunon esperientziak trukatzeko batik bat. Jardunaldien webgunea http://jmoodle07.ehu.es/ helbidean duzue.

Kaixo denoi,

pozarren aurkezten dizkizuegu I. Moodle Esperientziak Elkartrukatzeko Jardunaldiak 2007: MoodleMoot Euskadi. Jardunaldi hauek EHUk antolatu ditu baina elkarlanean ari gara Mondragon eta Deustuko Unibertsitateekin, lehendabizi geure artean hasteko truke hori.

Unibertsitateko irakasleez gain, gure inguruan Moodle erabiltzen dugunok elkarren berri izateko topagune izan nahi lukete jardunaldiok: lehen eta bigarren hezkuntzakoak, Berritzeguneetakoak, euskaltegietakoak, helduen formazioan dabiltzanena... Halaber, programa informatikoen garapenetan interesa duten ikaslentzat dago irekia

Informazio gehiago nahi baduzue edo izen emateko, webgune honetara jo dezakezue:
http://jmoodle07.ehu.es/

edo zuzenean nigana jo dezakezue argibide eske.

Ea lortzen dugun elkarlanerako saretxo batzuk eraikitzea!

iKide Taldea

Erantzun

Sartu