Teknologia albisteak

Udako Ikastaroen matrikula irekita!

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Iciar - UEU - Udako Euskal Unibertsitatea
2007-05-08 : 10:05

UEUk 35. Udako Ikastaroen matrikulazioa ireki du. Uztailaren 2tik 20ra bitartean Eibar, Baiona eta Iruñean zehar 30 ikastaro eskaintzen dira.

Aeronautika, euskal hiria, gorputz-mimoa, kantua, drogak, sexualitatea, apiterapia, ajax programazioa, Oteiza, feminismoa, literatura, ondarea, audio-filmak, HIESa, estetika naturala, psikomotrizitatea eta beste hainbat gai lantzen dituen beste Udako Ikastarorik ez duzue aurkituko, gainera guztiak euskara hutsean emanak. Lizarran ere hitzaldiak izango ditugu aurten.

Kuxkuxeatu nahi adina UEUren web gunean: http://ikastaroak.ueu.org/

Adi, matrikulazioa ekainaren 21a arte egongo da irekita!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago