Gaur hasiko da Literatura Astea HUHEZIn
2007-05-08 11:05
Egitaraua
- Maiatzak 8, asteartea, 15:00etan. "Xabier Pay�ren":http://www.bizkaie.biz/idb/articulos/payia3.jpg bertso saioa: �Bertsoak itzul daitezke? Saio esperimentala�. "Andoni Ega�a":http://zaldiero.armiarma.com/127.htm eta Onintza Enbeitarekin, bertso-itzulpen jolasetan.
- Maiatzak 9, asteazkena, 11:30ean. Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzailearen hitzaldia: Itzulpenaren erotika: ispilua eta larrua. Hitzaldi antzeztua, ikasleen laguntzarekin.
- Maiatzak 10, osteguna, 19:30ean. Txalo konpainiaren emankizuna: Artea. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
- Maiatzak 11, ostirala, 11:30ean. Ikasleen Eguna. Be�at Zamalloaren bakarrizketa: Ai, Humbert, Humbert. Asier Arriagaren poesia emanaldia.
Helburuak
Literatura Astearen helburuak asko dira, literaturaren beraren helburuak ere askotarikoak dira-eta. Hona HUHEZIk zer lortu nahi duen ekimen horrekin:
- Artisten eta gizartearen arteko loturak sendotzea. Herriaren eta Literaturaren arteko kontaktu zuzena sustatzea, eta orohar Artearen ezagutza.
- Gure idazle eta artistekiko ezagutza handitzea.
- Literaturaren bidez jendea Fakultatera hurbiltzea.
- Literaturaren plazera konpartitzea.
- Gehiago irakurtzen duen gizarte bat bultzatzea.
- Arteaz gozatzeko aukera eskaintzea herriari.
Helburuen artean ditu, halatsu, euskararekiko atxikimendua handitzea, eta euskara eta gozamena uztartzea.
Saio guztiak HUHEZIn bertan izango dira. Hala ere, fakultateako ikasleentzat ez ezik, gainerako guztientzat ere irekiak izan ohi dira.
Erantzunak kargatzen...