Sustatu logoa Teknologia albisteak

ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik?

Sustatu
2007-05-04 11:05

Nafarroako Parlamenturakoa inpugnatu du Fiskaltzak (eta ez dakigu Estatuko Abokatuak), eta hiriburuei dagokienez, Iruñea ez omen dute inpugnatu ez batak ez besteak.

Baina Batzar Nagusiei dagokienez zer? Foru Aldundiak eta Diputatu Nagusiak osatzen dituzten hiru probintzietako parlamentu txikiak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta haietarako batzarkideak barruti desberdinetan auketatzen dira.

Barruti guztien zerrenda, eta bakoitzean zein herri sartzen den, hemen duzue.

Hauei dagokienez, egoera kontraesankorra da Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuaren artean:

Gipuzkoan lau barruti dira: Donostialdea, Bidasoa-Oiartzun, Oria eta Deba-Urola. Fiskaltzak Oria ez du inpugnatu, baina Abokatutzak bai.

Bizkaian ere lau barruti: Bilbo, Durango-Arratia, Busturia eta Enkarterri. Fiskaltzak lehen biak ipugnatu ditu, eta Abokatutzak Bilbo eta Busturia. Beraz, Enkarterri libratu dira.

Araban, hiru barruti dira: Gasteiz, Araia, eta gainerako koadrilak. Bi aginte organoek Araia inpugnatu dutem, eta beraz, Gasteiz eta beste koadrilen barrutia libratu dira.

Herriz herri, zein da egoera? Batean eta bestean begiratu behar, kontuak atera nahi badituzue:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu