
Harry Potter sagaren liburu euskaratu berrargitaratuei buruzko albistea atera genuen lehengoan; baina orain ikus-entzunezkoei buruzko albisteekin gatoz: HBO Max plataforman, katalanezko azpidatzi eta bikoizketarekin agertzen da saga osoa. Euskaraz oraingoz ez dago HBOn, baina, jakin dugunez, Zital twitzlari euskaldunak urte amaierarako egin zuen maratoia errepikatuko du datorren aste osoan zehar twitch.tv/sitalko kanalean. Gogora dezagun sagaren 7 liburuetatik 8 film egin zuirela, azken liburutik bi pelikula atera baitzituzten.
Adobe Firefly produktuaren gaitasun bitxi bat ikusi dugu aste honetako zuzenekoan: irudi jakin bat eman, eta bere mugetatik haratago irudiak nola jarraituko lukeen marrazten du sistemak.
Astebete da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen erabilera hutsaren kontra egin zuela, EAEko Udal Legea dela eta. Zenbait erreakzio izan dira ordudanik eta gaur Kontseiluak deituta, agerraldi bat izan da Bilbon. Euskalgintzak eta alkateek Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute; eta ez bakarrik UEMAko alkateek lehengo eguneko agerpenean bezala, beste hainbatek ere bai: Kontseiluak zabaldutako irudian ikusten den bezala, Bilboko alkatea ere hor da (eta Donostiakoa eta beste hainbat), Bilbon izan delarik bilkura.
Bard, Googleren adimen artifizialeko txat sistema, Euskal Herrian erabili daiteke gaurdanik, frantsesez eta gaztelaniaz, baina ez euskaraz. OpenAI eta Microsoft enpresen ChatGPT sistema ezagunaren alternatiba da. ChatGPT-k gezurrak esaten zituela demostratu genuen Sustatun duela hilabete batzuk, eta aski izan dira hiru aproba egitea Bard-ekin berdina ondorioztatzeko: gezurrak erantzuten ditu sekulako lasaitasunarekin.
Urmuga jaialdia, musika eta ibilaldia proposatuz aurreko urteetan bezala, gaur uztailak 12 abiatzen da Arabako Angulo lepotik. Jemeretzi egunez zazpi herrialdeetako mendiak zeharkatuko dituen ibilbidearen ondotik, 30ean bukatuko da Hiru Erregeen Mahaian, 2.444 metrotan. Euskal Herriko uren banalerroa jarraituko du (gutxi gora-behera) Urmugak aurten ere, aurreko urteetan bezala.
PuntuEus Fundazioaren Behatokiak 2022an neurtu zituen datuen berri eman du gaur prentsaurrean. Hauekin batera, Albert Cuesta, Aliança per la Presència Digital del Català erakundearen koordinatzailea eta Luistxo Fernandez, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko lehendakaria egon dira ekitaldian. Izan ere, euskarazko .eus domeinuaren eboluzio onaren datuak emateaz gain, prentsaurrean azaldu dute nola iaztik Googlek emaitzak sailkatzeko modua aldatu zuenetik, espainolaren aldeko joera bat ikusten dela emaitzetan, euskarazko edo katalanezko emaitzen kaltetan. Eta horrek eragina du, Euskal Herrian, euskarazko Wikipediaren orri-ikuskatzeetan eta .eus domeinua duten eduki euskarazkoen ikusgarritasunean.
Adobe enpresak, Photoshop eta beste programa ezagun batzuen sortzaileak, adimen artifizialarekin lanean dihardu bere produktu sorta hornitzeko. Zenbait adibidetan ikusi dugu gaitasun bitxi bat: irudi jakin bat eman, eta bere mugetatik haratago irudiak nola jarraituko lukeen marrazten du sistemak. Margolan batzuekin eta argazki batekin egindako adibideak jarraian.
Lander Majuelo editoreak publiko egin duen gutun baten bidez iragarri du gaur Igela argitaletxeak bere jarduna eten duela, arazo ekonomikoek itota. Igela 1988an sortu zuten Iruñean Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek. Besteak beste, EIZIEk bultzatutako literatura unibertsaleko bildumako lanak argitaratzen egin dute lan, esate baterako Literaturako Nobel saridunen euskarazko itzulpenak editatzen. Eguneraketa, 15.30: Erein argitaletxeak, Igela markaren jabeak, beste bertsio bat eman du gertatuaz, Majuelo editorearen lana eta kontratua bukatu dela, ez Igelaren jarduna. Izenburu orijinala hau zuen albiste honek: "Igela argitaletxearen itxiera, 35 urteko lanaren ondoren". Eta eraldatu dugu: "Igela argitaletxearen itxiera posibleaz eztabaida".
Ana Morales itzultzaileak asiarren kontrako arrazismoaren kasu negargarri bat kontatu du Twitterren aste honetan. Hiru lagun, europar euskaldun bat eta bi asiar, ingelesez elkarren artean Plentziako hondartzan eta entzun behar izan zituztenak...
Asteburu honetan Debagoienenan banatu den Goiena aldizkariak 1.000 zenbakiaren marka darama. Goienkaria izenarekin hasi zen 2000.eko abenduaren 1ean, eta harrezkero paperezko eta gainerako euskarri digitaletako produktu gehiagorekin hornitu du bere eskaintza. Milagarren alearekin batera, eskualde-aldizkariaren aurrekari izan ziren herri-aldizkarien artxibo digitalak eraman dituzte sarera.
"Nahikoa da" zioen pankartarekin eta hitz horiekin hasten den adierazpen batekin erantzun dio Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) atzo publiko egindako Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenari, gaur Usurbilen egindako agerraldi batean. EAEko Udalen Legean euskaraz hutsez funtzionatzeko zirrikituak legez kanpokoak direla ebatzi du Espainiako auzitegien organo gorenak, eta horrek eragin du UEMAren eta beste hainbat eragileren erantzuna. Jarraian adierazpen osoa.
AMLAP da hizkuntzalaritzaren alorreko nazioarteko biltzar importante bat, Architectures and Mechanisms for Language Processing, Hizkuntza Prozesatzeko Mekanismoak eta Arkitekturak. 29 edizioa da aurtengoa, eta Donostian antolatu da, abuztuaren 31 eta irailaren 2a artean izango da, BCBL ikertegiak antolatuta. BCBL da Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplinarteko ikerketa zentroa, euskal erakunde publikoek sostengatia eta egoitza Donostian duena. BCBLren ikerketa-jardueraren berariazko helburua hizkuntzaren jabekuntzan, ulermenean eta ekoizpenean inplikatutako mekanismo neurokognitiboak argitzea da, elebitasuna eta eleaniztasuna bereziki nabarmenduz; eta horrekin lotuta dago AMLAP 2023 hain zuzen.
PDFz jardun dugu Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan. Nola milaka kilometro koadroko tamaina teoriko bat ere irits daitezkeen izatera (baina ez infinitoa, apenas Euskal Herria baino handiagoa). Eta horrekin jokoan, erakutsi dugu euskal adibide teknologiko mitiko bat, Euskotrenen ordutegien PDF absurdo eta erraldoiak. Beste albiste bat ere tartean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak ireki duen bloga.
EAEko Udal Legeak Konstituzioa urratzen duela erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak, "era bidegabean" urratzen duelako "oreka linguistikoa". Udalbatzaren funtzionamenduan gai-ordena, mozioak, ebazpenak eta abarrak euskaraz bakarrik izan daitezkeela dio lege horrek, salbuespen batekin: ez bada zinegotzirik demostratzen duenik berak euskaraz ez dakiela. Baina salbuespen hori ere ez da aski.
Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu gaur (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, atzoko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu txiki bat ari da banatzen atzodanik. Euskarazko bertsioa aurkitu dugu Max antzerki sarien komunikazioan.
Iruñeko Arrano Elkarteren Herriko Tabernako ekimen kultural guztiak, 2023ko San Fermin jai hauetarako antolatuak, bertan behera utzi behar izan dituztela salatu dute Tabernaren arduradunek, debekatu egin dizkietalako. Udalaren aginduekin agertu diren udaltzainek jakinarazi diete, egiten zuten ekitaldi bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ arteko isuna jaso zezaketela. Jarraian, Herriko Tabernak zabaldutako agiria.
Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika ildo batzuetan zehaztutako Euskararen Agenda Estrategikoak (2021-2024) eta hau baino lehenago Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP, 2012an onartua: ikus Sustatun bere alor teknologikoa nola definitu zen) markatu izan du azken urteotan. Iaztik, "ESEP" berri bat garatzeko lan egin du EAEko Euskararen Aholku Batzordearen atal batek, eta horren lehen emaitzak aurkeztu dituzte gaur jardunaldi batean Gasteizen. 2024-2034 eperako "marko estrategikoa" izan nahi duen plan berri honi Aroa izena jarri diote, eta lelo edo goiburu gisa, "Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa".
Adobe etxearen fitxategi espezifikazio bat da PDF bat. Formatuaren 7. bertsioa definitu zenean, 2012. urtean, formatuak eduki zezakeen tamaina gehienezkoa ere definitu zen: 381 km x 381 km dituen karratu bat. Zazpi bide Euskal Herriaren azalera.
Atzoko Tourreko etapa (Zornotzatik Baionarakoa) gogoan baduzue, helikopterotik hartutako irudi ederrak ikusteko aukerak egon ziren. Horietako asko, Gipuzkoako flysch ingurunekoak, geologoek Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea deitzen dutena, eta egun Euskal Kostaldeko Geoparke delakoaren parte dena. Ba, hain zuzen ere, Geoparkeak bloga ireki du bere webgunean ingurune hau ezagutzen laguntzeko.
Asteburuan, uztailaren 1ean, hasi zen EuskarAbenturaren laugarren ibilaldia eta edizioa. Bertako eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 125 gaztek Euskal Herria zeharkatzen ari dira oinez, uztailaren 31ra arte. 407 km oinez izango dira aurten, Euskal Herriko zazpi probintziak ukituz, Mauletik Getxoraino.