Australiako gehiengoak atzera bota du bertako Konstituzioa aldatzea Australiako Lehen Herriei ezagupena eskaintzeko. Aborigenen eta Torres itsasarteko uhartetarren Ahotsa (Indigenen Ahotsa edo Ahotsa izenez ere ezaguna, Australiako politikan The Voice) ezarri behar zuen aldaketa horrek; Parlamentuaren eta Gobernuaren aurrean ordezkaritza hautatua eta kontsultatzekoa izango zen organoa. Baina Australiako gaurko erreferendumean estatu eta lurralde guztietan ezezkoak irabazi du, salbu eta Canberra hiriburuko lurraldean.
Indigenen Ahots delakoa herri indigenek aukeratuko zuten, eta eskumenak lituzke "Parlamentuari eta Commonwealth-eko Gobernu Exekutiboari dagozkion gaietan ahotsa edukitzeko", Aborigenei eta Torres itsasarteko uharteetako herriei zegozkien gaietan.
Lehen Herriak, aborigenak eta Torres itsasrteko uharteetako biztanleak (euren artean talde bereiziak sentitzen dira), %4 dira Australian. Udaberrian lehen ministroak aldaketa proposatu zuenean, Australiako gehiengoa erreformaren alde zegoela ematen zuen inkesten arabera, baina iritzia aldatu da azken hilabeteotan. Azkenean emaitza oso negatiboa izan da, indigenen aldeko erreformaren kontra bozkatu du %60ak, eta alde bakarrik %39,4ak.
Goragoko irudia, Wikipediatik, aldeko eta kontrako kartelak bozketa puntu batean.
Erantzun
Sartu