Teknologia albisteak

Euskara pixkat ere irakatsi diegu Plone programatzaileei

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax
2023-10-07 : 09:51

Herenegun Eibar azaltzen jarri genuen Luistxo Fernandez gure lankidea PloneConf konferentziaren barruan. Beste bi hitzalditan, euskara azaldu die, bere historia eta hedapena apur bat, bere izaera isolatua, eta ergatiboa ere bai, nolabait, hildako loroak tarteko. Itsatsi dugun lightning talk honetaz gain, beste batean Luistxok 10 arte euskaraz kontatzen ere irakatsi die Plone programatzaileei.

Hona bideoa:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: