Fernando Unsain musikari, kantari eta ikusentzunezkoen produktorea hil da Donostian, 78 urterekin. Fernando San Jose Arze zuen izena beerez, baina Unsain goitizenarekin zen ezaguna.
PloneConf konferentziaren barruan gure lankide Luistxo Fernandezek lightning talks edo hitzaldi azkarren saioa ireki zuen atzo Eibarko historia (bereziki industriala) azaltzen nazioarteko gonbidatuei. Pistolak, bizikletak eta metalak bihurritzeko beste modu batzuk lehen... orain softwarea egiten da hiri honetan.
Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzail, idazle eta euskaltzalea hil zen atzo. Euskalgintzako lankide porrokatua, 1987an EIZIE Euskal Itzultzaileen Elkartearen fundatzaileetako bat izan zen, eta 1997an Kontseilua sortu zenean (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua orduan, Euskalgintzaren Kontseilua gaur egunean), bere lehen idazkari nagusia izan zen.
Uda aurretik iragarri zen, eta orduan definitu eta zabaldu ere nolabait 'oldarraldia' terminoa, justizia epaitegiek sistematikoki euskararen kontrako arauak dekretatzeko joera. Joan den astean, berriz, Euskalgintzaren Kontseiluak dei zabal bat egin zuen azaroaren 4ko manifestaziorako, zeinak lelo hau izango duen: «Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat». Hilabete barru pasatxo izango den deialdira begira, materiala eta informazioa bildu ditu webgunean Kontseiluak.
#Inkurria edo #Inktober da tintaren urria, portmanteau berba bat, ink = tinta ingelesez, eta urri edo october hitzetik sortutako terminoa. Marrazkilarien artean zabaldu da ohitura azken urteetan, hilabete osoan eguneri hitz bat adostu delarik, haren inguruko tintazko marrazkia egitea (beste oinarri batzuetan ere eginak ikusiko dituzue, eta aukerako hitzetik haratago artistak libre dira beren proposamena egiteko, artelan xume bat egunero zabaltzea da koxka). Euskal Herrian Gorka Belasko Artzentalesko irakasle eta marrazkilaria da jardueraren euskaratzailea eta bultzatzailea. Berak asmatua da inkurria, eta berak euskaratu hileko hitz egutegia amets terminoarekin hasi dena gaur.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak XVIII. Tene Mujika beka deialdia egin dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena. Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzea eta gure literatura aberastea da asmoa. Gure herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko euskarazko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…).
Datorren astean dugu PloneConf, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatua, eta Plone bezalako software libreko plataforma batek zer suposatzen duen azaldu du Ion Lizarazu gure lankide programatzaileak Naiz Irratiko Bigarren Kafea programan.
Jasangarritasunean eta lidergo kontzientean oinarritzen den formakuntza eta "bizitza ibilbideko" programa da Gazte Ekoliderrak, Kutxa Fundazioak bultzatutako ekimena. 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatera bultzatzea du helburuen artean, eraldaketarako tresnak lantzeko 6 hilabeteko programarekin. 30 gaztez osatutako taldea batzea dute xede azaroan hasi eta apirilean amaituko den edizio honetan, eta jada izen emateak zabalik dago urriaren 20a bitarteab.
Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan Ilusion Difussion tresnarekin sortzen ahal diren irudi artifizial bitxiez jardun dugu, adibideak erakutsiz. Baita ere Abaraska elkartea fedibertso euskalduna hedatzeko egiten ari den lanaz.
Stable Diffusion adimen artifizialean oinarrituta, garatzaile batek tresna berezi bat sortu du, Illusion Difussion, hitzezko mezuak adimen artfizialeko irudietan sartzen / ezkutatzen dituenak. Egunean Behin hitzekin egin dugu aproba, ea zer iruditzen zaizuen.
Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean (gaur asteartea hilak 26 ikusiko da ea euskal ordezkariek berriro euskara erabiltzen duten, Alberto Nuñez Feijoo PPkoaren inbestidura saioan --zuzenean 12.00etatik aurrera). Asturierak eta aragoierak, estatus txikiago bat erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen badute beraiek. Baina badaude beste hizkuntza batzuk Espainiako Estatuaren mugen barruan, aipurik ere ez dutenak jaso.
Abaraska taldeak Fedibertsoa delako federazio/zerbitzu libre irekien sarean mantentzen dituen euskarazko zerbitzuen errepaso bat egin du publikoki asteburuan. Taldeak bere jardunari nola lagundu diezaiokegun ere azaldu du.
Mantangorri, Berria egunkariak larunbatetan ateratzen duen umeentzako gehigarriak (20 urteko argitalpena, Berria bezalaxe), webgunea du aste honetatik aurrera: www.berria.eus/mantangorri.
Hemen dugu jada Primeran, streaming plataforma euskatraz, EITBk bultzatua beste eragile batzuekin elkarlanean. Web bidez nola erabiltzen den erakutsi dugu zuzenekoan Twitch eta Segura Irratian.
Espainiako Kongresuko hizkuntzen erabilpenean euskara (eta galiziera eta katalana) onartu ondoren, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen kontua dago. Espainiako kinka politikoak bultzatuta, Espainiako Gobernuak egin du eskaera hori; baina oztopoak eta kontrako jarrerak igarrita, bi abiadurako onarpena ere proposatu omen dute: katalanarekin aurrera, posible bada, eta ea gero euskara eta galiziaera. Kontestu honetan Euskalgintza Kontseiluko ordezkariak izan dira Bruselan eta handik eskatu diote Espainiako Atzerri ministroari euskararen ofizialtasuna ez atzeratzeko.
Duela astebete ireki zela Primeran, EITBren streaming plataforma, baina albistea dugu egunotan beste plataforma batzuetan ere euskarazko eduki interesgarriak agertu direla. Youtuben eta Netflixen adibidez. Pista batzuk, bestalde, Primeran-eko edukien jarraipena egin ahal izateko.
Humanitate Digitalen (HD) aditu-tituluaren aurtengo ikasturtea urriaren 11n hasiko da eta datorren urteko apirila arte luzatuko da, Goimailako Online Institutuak eskainia bigarren aldiz, UEUren eta EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, alegia. Hain zuzen ere, titulu honetan gehiago jakiteko aukera dago gaur online izango den solasaldi baten bidez, 18.00etatik aurrera esteka horretan.
Gaur eguerdiko 12.00etan hasiko da Espainiako Kongresuko bilkura (zuzenean hemen), lehen aldiz euskara bertan ofizialki entzuteko aukera emango duena. Europa Press agentziaren arabera, prdea, EH Bildu eta EAJren taldeek euskaraz gain, gaztelaniaz ere egingo dute, ez ERC, Junts eta BNG taldeek bezala, zeinek agindu duten gaur katalanez eta galegoz bakarrik egingo dutela. Zuzenketa (13.15): Bilduko Mertxe Aizpuruak bi hizkuntzetan egin du, Europa Pressek iragarri bezala, baina EAJko Joseba Agirretxeak euskaraz bakarrik.
Badalab Hizkuntza Berrikuntzako foru erakunde gipuzkoarrak ideia sustapenerako beka deialdia egin du, Errenteriako Humanitate Digitalen Ikergunearekin eta Tabakalerako Medialab bulegoarekin batera, Adimen Artifiziala Auzitan egitasmoan lau lan bultzatzeko.
Imanol Epelde kulturgile eta irakaslearen kezka latza bere blogean (27 zapata). "Pasatu genuen suminaren aroa: 80. hamarkada inguruan jaio ginenok bizi izan genuen aro hori. Heldu ginen frustratuta egotera: gure herri erakundeek, gure eskola eta ikastolek, salbatuko gintuztela uste genuen. Baina espektatibarik ez da bete gure plan estrategikoekin. Hortik dator etsipena, erresignazioa. Eta heldu gara, heldu garenez, laugarren eta azken arora: indiferentziarenera."