Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak bultzatutako Ikusgela proiektuak aliatu berria du denboraldi berri honetan: Badalab ikertegiarekin batera, ingurune digitaleko erronkak lantzen dituen bideo-sorta abiatu dute.
Leire Palacios izango da 4-5 minutuko bideoen aurkezlea, lehen denboraldian zortzi bideo aurkeztuko dira, astero bat, eta bakoitzean gai bat landuko da sakonean. Spor honetan zer etorriko den iragartzen digu.
Zer da kutsadura digitala? Nola funtzionatzen du algoritmo batek? Adimen artifizialak zer ordezkatuko du? Zer da metabertsoa? Zein eragin izango du garatzen ari den teknologia horrek gure hizkuntza ohituretan? Irudikatu dezakegu mundu bat non informazio guzti-guztia guk hautatutako hizkuntzan jasotzen dugun? Galdera horiei guztiei eta gehiagori erantzuteko tresnak landuko dira bideoetan.
Ikusgelak 32 dibulgazio-bideo argitaratu ditu gaur-gaurkoz: Filosofia, Ekonomia, Euskal literatura, Ingurumena eta Zortziko txikian sailetan banatuta. 2022an aurkeztu zen ekimena, eta ikasturtean zehar astero bideo bat argitaratzen du. Ingurumen digitalen gainekoekin hasi du bere bigarren denboraldia gaur eta hauxe da estreineko bideoa sorta honetan, Algoritmo terminoari dagokiona (esteka Wikipediara doa, eta han ikusiko duzue jada txertatua dagoela azalpeneko bideo hau):
Informazio gehiago: http://ikusgela.eus/
Erantzun
Sartu