Teknologia albisteak

Mintzolaren eskutik: Ahostegunak eta Ahots Baten ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-14 : 11:55

Ahozkotasuna aztertzeko Mintzola erakundeak Ahostegunak eta Ahots Baten ekimenak antolatu ditu udazken honetan, biak ala biak gazteak eta ahoskotasuna elkarlotzeko asmoa duten egitasmoak.

Ahostegunak ekimenaren bidez, 18 eta 22 urte bitarteko gazteek bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute. Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatzen dute antolaketa taldea eta aurtengo artista gonbidatuak Ainhoa Larretxea, Sustrai Colina, Garazi Arrula eta Goxua’n salsa taldea izango dira. Doako saio hauek azaroaren 9an, 16an eta 23an izango dira, arratsaldez, Iruñean, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan. Izen-emateahemendik.

Ahostegunak ekimenaren ildo eta lantalde berarekin dator Ahots Baten sormen egonaldia ere. Gabonetako oporraldian, abenduaren 26tik 30era, euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartu, beraien arteko harreman-sareak ehundu eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko bilgune izango da Beizamako aterpetxean (Gipuzkoa). Sortzaile gonbidatuak dira: Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Oier Zuñiga, Bea Egizabal, Gaizka Sarasola eta Martxel Rodriguez.

Izena emateko epea azaroaren 20tik abenduaren 10era mantenduko da zabalik Mintzolaren webgunean. Informazio gehiago Euskaltzaindiaren webgunean.

Erantzun

Sartu