Mintzola egitasmoaren eskutik 2023an saritutako gradu eta master amaierako 7 lan eta ikerketa lan monografikoa aurkeztuko dira, Donostian irriaren 18an Euskaltzaindiak antolatu duen jardunaldi akademikoan. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztuko dira.
Donostian izango da hitzordua urriaren 18an, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante ikerketa zentroa). Mintegia irekia eta doakoa izango da baina bertaratu nahi duenak izena eman beharko du donostiaordez [a bildua] euskaltzaindia.eus helbidera idatzita.
Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera egitarauari, ahozko jardunari buruzko gradu- eta master-amaierako lanen, eta ikerketa lan monografikoaren aurkezpenekin. Arratsaldean, ikastetxeetan lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintzaren (ARIKALA) lantaldeak eta EHUko irakasle-ikertzaileek hartuko dute hitza (artikuluko irudia proiektu honi dagokio). Azken hauek hitanoaren inguruko azterketaren nondik-norakoak eta Gaztelania eta frantsesarekiko desoreka euskal gazteen eguneroko hizkerarako adierazkortasunean ikerketaren ondorioak azalduko dituzte
Erantzun
Sartu