Gaurtik aurrera, urriak 16, ETB1eko Mihiluze lehiaketa-saioko azken proba zuzenean jokatu ahal izango da etxetik, Mihiluzeko aplikazioaren bidez. Jokoaren azken proba, Bai edo Bai izenekoa, zeinak Hamaikakoa eta Urrezko Galdera asmatzea dakarren erronka bezala; aplikazioan aldi berean jokatu ahal izango da. Eta Mihiluzeko asteko lau egunen artean (astelehenetik ostegunera) sailkapen metatua ere egongo da, sari batekin. Deskargatu aplikazioa hemen:
EITBrentzako aplikazioa CodeSyntax enpresak egin du, Sustatu albistegi hau kudeatzen duenak eta Egunean Behin jokoa egin duenak. Hain zuzen ere, Egunean Behinen taldeak dauden bezala, Mihiluze aplikazioan ere sortzen ahal dira. Hau da, etxetik jokatzen duzun bitartean, telebistako saioarekin batera, sofan daudenen artean lehena nor den ikusiko da egunero eta astero.
Orio Produkzioak ekoiztetxeak prestaturiko Mihiluze lehiaketan euroak eramaten dituzte lehiakideek. Aplikazioan puntuak izango dira, baina Bai edo Bai probako logika berdinarekin. Hau da, Hamaikakoan asmatutako erantzun bakoitzeko 25 puntu eskuratuko dira, guztiak asmatuz gero 500 eta Urrezko Galdern aldiz, bi erantzunak asmatu beharko dira 1000 puntuak eskuratzeko. Horrez gain, erantzuteko denbora ere neurtuko da aplikazioan (telebistako saioan ez da egiten), eta horrek ebatziko ditu berdinketak sailkapenetan, eguneko zein astekoan, eta taldeka ere bai.
Sailkapen orokor metatua asterokoa izango da. Lehen aste honetan sailkapen nagusiko irabazleak eramango ditu mertxandisineko opari sorta: Mihiluzeko termoa, bi heldulekuko motxila eta altzairuzko tuperra.
Instalatzeko, beraz:
Erantzun
Sartu