Teknologia albisteak

Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-08 : 11:27

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak babestuta, Ondarea Airetik irudi eta bideo sorta osatzen hasi da, irudi libreak denak.

Hona aste honetan kargatu duen Garañoko gazteluaren bideo ikusgarria.

Garaño Nafarroa Garaiko herri hustua da, biztanlerik gabea 14. mendetik. Gaztelua da haren hondarrik ikusgarriena.

Xabier Cañasek beste bideo batzuk ere kargatu ditu jada, Gipuzkoakoak batez ere. Eta argazkiak ere, adibidez hau, Leaburu herrikoa:

Ondarea Airetik ekimenak EWKEren babes ekonomikoa jaso du. Euskarazko Wikipediara gobernantzaz arduratzen den elkartea da EWKE. Bazkidetza erraz eta merkekoa, 5 euro urtean, eta halako ekimen aberatsak egiten laguntzen ahal duzu.

Erantzun

Sartu