Herenegungo albistean egin genuen errepasoa nola EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bailogabetu zituen EAEko Udal Legearen zenbait puntu, Vox-ek ezarritako salaketa baten ondorioz. Beste alderdi batek ere, PPk, egin zuen bere helegite propioa, eta horren ondorioz, beste bi puntu ere baliogabetu ditu Auzitegiak, euskararen normalizazioaren aldeko neurriak are gehiago murriztuz. Kontseiluak eta beste zenbait salatutako oldarraldiak ez du etenik.
Baliogabetuko artikulu/puntuak dira, kasu honetan, Udal Legearen garapen dekretuaren 18.1, 18.2 eta 33.5 atalak.
18.1 puntua Vox-en helegiteagatik ere baliogabetu zuten:
1. Toki-entitateetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, akordioak, aktak eta gainerako udal-dokumentuak euskaraz idatzi ahal izango dira, toki-entitate bakoitzak onartu duen araudian ezarritakoarekin bat etorrita. Dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz idazteak toki-entitateko kideren baten eskubideak kaltetzen baditu eta kide horrek legez eta era baliodunean alegatu badezake ez duela ulertzen dokumentuen hizkuntza, beste hizkuntza ofizialean itzulita emango zaizkio.
Kontua da legeak inori gaztelerazko informaziorik ukatu ez arren, hori eskatzeko euskaraz ez dakizula "alegatu" behar izatea diskriminatzailea omen dela.
18.2 puntua, berriz, honako hau da:
2.– Udalaren barne-dokumentazioa hizkuntza ofizial batean edo bestean –euskaraz edo gaztelaniaz– sortuko da. Halere, geroago, interesdunei jakinarazpenak eta komunikazioak egitean kontuan hartu beharreko hizkuntza-irizpideak aplikatuko dira.
Eta 33.5 puntua berriz, hau:
5.– Dibulgazio- edo informazio-komunikazioetan zer hizkuntza erabili erabakitzeko, kontuan hartuko da hartzaileek hizkuntza biak zenbateraino menderatzen dituzten.
Hemen ere badirudi hartzaileek esatea zein hizkuntza menderatzen duten ala ez eskatzea, hori Konstituzioaren aurkakoa dela.
Irudia, Kontseiluak agiri eleanitzak ere atera ditu Azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziorako, eta horietako bat erakusten dizuegu.
Erantzun
Sartu