Teknologia albisteak

AI Emojis, abatar eta emojiak sortzeko zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-10 : 09:09

AI Emojis zerbitzu bitxi eta berri bat da PNG formatuan emojiak / ikonoak sortzeko; hitz idatziz eman proposamen bat, eta nolabaiteko adimen artifizialez irudi bat sortzen duena. Alexandru Pondorasti programatzailearen lan bat da eta milaka erabilpen izaten ari da azken egun hauetan. Emaitzak ez dira perfektuak, baina proba dezakezue.

Egia esan, emaitzak aski irregularrak iruditu zaizkigu. Batetik, ez du euskararik ulertzen (bueno, hau bagenekien, ingelesezko testuak sartzeko eskatzen baitu sistemak). Baina bihurriak garenez sartu dugu testua, Txakur erraldoi berdea, eta hauxe izan da emaitza, gizon burusoil bat.

Ingelesezko terminoekin 'basque' kontzeptua sartuta ere ez dugu arrakasta handirik izan. Irudi hauek lortu ditugu esaldi hauekin: Totoro with the Basque flag (Totoro ikurrinarekin) eta Basque Python Programmer (Python programatzaile euskalduna).

 

Baina, tira, zuek probatu: https://emojis.alexandru.so/ 

Erantzun

Sartu