Euskararen Etxeak Bilbon urtero egin ohi duen Hizkibridoak kultur ekitaldien sorta datorren urriaren 19an hasiko da aurten, iteratura feministari buruzko Ahots Planeta podkastaren hirugarren edizioa aurkeztuko delarik bertan. Podkasta bertan grabatuz, alegia.
Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ekoitzitako podkasta da Ahots Planeta, eta bere hirugarren edizio hau aurkeztuko dute Idoia Carramiñana podkastgileak, Albina Stardust drag artista ondoan duela. denboraldian zehar aipatuko diren gaiei helduko diete biek; "norberarenetik eta jolasen bidez, baina literaturarekin lotura eginez betiere".
Euskararen Etxean egingo dute emanaldia, urriaren 19an, 19:30etik aurrera, Hi(ZKI)bridoak kultur egitaruaren barruan. 2023ko Hizkibridoak egitarauaren leloa da, zehazki, Literatura mutanteak. Eta 19ko inaugurazioaz gain, gainerako ekitaldiak izango dira:
Ekitaldi guztiak doan, 19:30etan, Bilboko Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1, San Inazio).
Erantzun
Sartu