Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

"Euskara informatika munduan" Uniencounter jardunaldietan

Sustatu
2009-03-26 : 14:03

Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxean urtero egiten dira Uniencounter jardunaldi informatikoak. Aurtengoan, datorren asteartean hilak 31, "Euskara informatika munduan" gaia jorratuko da arratsaldez hiru hitzalditan. Hori baino lehenago, bihar ostirala 27, jokoen eguna: Guitar Hero eta Counter Strike txapelketak.

4

Garapaioa: Garizuman opari emateko opila

Joxe Aranzabal
2009-03-26 : 10:03

Baserriko ogia, txorizoa eta arrautza egosiak batzen dituen opil berezia da Garapaioa. Debagoienean eta Durangaldean Garizuma garaian opari emateko ohitura dago.

1

Gauzen Internet, gunea eta bilkura

Sustatu
2009-03-26 : 08:03

Gorka Julio Teketen-ek Gauzen Internet kolaborategia sortu du.

Interneten, ordenagailuak eta antzerako gailuez gain beraien artean komunikatzen hasi diren eguneroko gauzak ikusten hasiko gara. Hori da gauzen internet, eguneroko gauzak beraien artean elkar komunikatu eta Interneteko informazioa erabiliz gauza berriak egiteko gai izatea.

Abian da Bikain 2009

Bikain, Idazkaritza Teknikoa (Euskalit eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
2009-03-25 : 17:03

Abian da Bikain 2009. Hortaz, oraintxe duzue zabalik izena emateko epea, bai kanpo-ebaluazioa eskatu nahi duzuen enpresok, bai Bikain Ebaluatzaile Klubeko kide izan nahi duzuenok.

Yoko Ono eta John Lennon ohean astebetez

Sustatu
2009-03-25 : 16:03

Gaur dela 40 urte, John Lennon eta Yoko Ono ezkonberriak, ohetik egindako prentsa-agerpen batzuk egiten hasi ziren astebetez hoteleko beren gelatik.

Munduan bakea eskatzeko ekintza bat izan omen zen. Baina ez zen edozein hotel, Amsterdamm-eko Hilton zen hura. Horregatik honako bideoa holandesez dago.

1

Euskara berandu iritsi da Fotolog.com-era

Josu Mendicute
2009-03-25 : 11:03

Argazkiak partekatzeko eta lagunekin jarduteko Fotolog zerbitzua euskaratu egin dute. Berandu beharbada, seguraski Tuentiren eraginez erabilpenean behera joan denean, eta argazkiak.org agertu denean iritsi da euskaratzea.


Argazkiak.org | Fotolog euskaraz © cc-by-sa: sustatu

Ikas Komunitateak Hezkuntza Proiektuaren inguruko jardunaldiak Azpeitiko EPAn

Pello Iruretagoiena (Azpeitiko Helduen Eskolako irakaslea)
2009-03-25 : 09:03

Ikas komunitateak proiektuaren inguruko formakuntza jardunaldiak hasiko dira gaur Azpeitian. EPAk Azpeitiko Udalaren babesarekin antolatutako jardunaldiek, Ikas komunitateak hezkuntza proiektua lantzeko helburua dute. Azpeitiko EPAko zentruan egingo dira jardunaldiak, Perretxiko eraikinean. Helduen Eskolak antolatutako formakuntza saioak gaur hasiko dira eta irekiak izango dira.


3

Palindromogileen Kongresua zer izan den

Markos Gimeno
2009-03-25 : 08:03

Nazioarteko Klub Palindromikoak 20 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, Torredembarran (Tarragona) bildu gara pasa den asteburuan, Nazioarteko 1. Kongresu palindromikoan. Hizkuntza desberdinak entzun izan dira bertan, tartean euskara.

2

Basque Culinary Center 2011. urtean irekiko da Donostian

Goiena.net
2009-03-24 : 18:03

Mondragon Unibertsitateak eta euskal sukaldariek Basque Culinary Center Fundazioa sortu dute. Donostian kokatuko da zentroa eta 2011. urtean jarriko da martxan. Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta Zientzia Gastronomikoen Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa bilduko ditu. Fundazioa eratuta, proiektua abian jartzeko lehen urratsa eman zuten atzo, Donostian. Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz eta Eneko Atxa sukaldariek eta Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalak osatzen dute Fundazioaren patronatua.

'Behe Bidasoako Hitza'-k ekin dio bideari

Behe Bidasoako Komunikabideak
2009-03-24 : 16:03

E-gunkariaren 1. zenbakia www.behebidasoakohitza.info helbidean ikusgai dago gaurtik.Edizio jarraitua, e-gunkaria eta ostiraletan argitaratuko duten papereko edizioa izango dira proiektuaren euskarri nagusiak.

Gotzainak, beren "txiringitoko" aginte-kuota mantentzeko borrokan!

Josi Oiarbide
2009-03-24 : 15:03

Gaur albiste da gotzainek helegitea aurkeztu dutela Jaurlaritzaren hezkuntza dekretu baten kontra. Horren aurrean, zera bururatzen zait esateko: Igeldoko eskolan, iazko kurtsoan pairatu behar izan genuela Gipuzkoako gotzaitegiaren inposizioa!

2

Lan-jardunak bakarrik 600 azterketa-ale inprimatzeko astia eman zuenez, 639 lagunen azterketa zapuztu zen Donostian

Sustatu
2009-03-24 : 11:03

Lanpostu publiko baterako azterketa bat bertan behera geratu zen Donostian duela egun batzuk, 639 lagun aurkeztu arren, 600 azterketa-inprimaki bakarrik zeudelako. Donostiako Udalak 650 inprimaki eskatu zizkion IVAPi, baina IVAPeko zuzendaritzak dioenez, langile batek, azterketa egunaren bezperan, goizeko 9.00etatik 13.30ak arte bakarrik 600 inprimatzeko astia izan zuen. 13.30etan bere lan-jarduna amaitu zen, 50 inprimakiren faltan. Ondoren beste errore-kate bat gehitu zitzaion horri.

Erraketalariak: ahazturatik omenera pasatutako historia

ANBOTO astekaria
2009-03-24 : 08:03

"Erraketistak" izeneko erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan dago ikusgai, martxoaren 29a arte. Javier Sagastizabal durangarrak eta Jose Maria Urrutiak osatutako lan honetan emakume erraketalarien historia berpizten da. Martxoaren 8aren harira omenduak izan ziren kirolari horiek, nahiz eta azken urteetan gehienentzat ahazturan egon diren. Anboto.org

4

Iñaki Ugarteburu Gastañares euskaltzalea hil da

Sustatu
2009-03-23 : 15:03

Iñaki Ugarteburu Gastañares EHUko irakaslea ostiralean hil zen gaixotasunaren ondorioz, eta gaur astelehena martxoak 23, bere hileta egingo da Algortako Sarria tanatorioan arratsaldeko 7.30etan.

Iberdrola dorrea aurrera doa

Sustatu
2009-03-23 : 12:03

Iruzkinak egon izan dira Bilbon egitekoa den Iberdrola Dorreari krisiak eragin diezaikoeela, baina Iberdrolako akziodunen batzarrean, joan den ostiralean, Ignacio Sanchez Galan presidenteak ziurtatu zuen dorrea egin egingo dela, eta bere konpainiak Euskadirekin duen konpromisoaren seinale dela hori.

7

Agur Euskal Herriko mapari EITBn?

Sustatu
2009-03-23 : 12:03

Tonia Etxarrik El Correo egunkarian sinatutako analisi honek dioena egiaztatzen bada, laster ez dugu ikusiko Onintze Salazarrek ETB1en erakusten dizkigun mapak.

8

Encarta-ren iritzia euskararen gainean

Borja Ariztimuño López
2009-03-23 : 09:03

Microsoft-ek apailatutako Encarta entziklopediak euskararen inguruko topiko gutxiesle bat errepikatzen du: abstrakziorako gaitasunik ez duen hizkuntza dela. The Wall Street Journal-eko artikulu hartan bezalatsu. ENCARTA entziklopedia: Rousseau-k burua altxa baleza... Zer demontre dute euskararen aurka?

Publinformatikoa?

Komunikasten
2009-03-22 : 12:03

Publizitate agentzietan gaur egun beharrezkoa den profila da, informatika eta publizitatea uztartzen dakien profesionala. Profil honek behar dituen baliabideei buruz mintzatzeko EHUko ikasle talde batek ‘Komunika09’ jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 26an.

Itzulpen lehiaketa 2009 - Literatura Unibertsala bildumarako

EIZIE
2009-03-21 : 12:03

Literatura Unibertsalaren bildumarako 2009ko itzulpen lehiaketako epea 2009ko apirilaren 21ean amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.

"Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa" liburua argitaratu du UEUk

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-03-20 : 09:03

Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratu den lehen liburuaren 2. argitaraldia da hauxe. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilera anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››