Teknologia albisteak

"Euskara informatika munduan" Uniencounter jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-26 : 14:03

Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxean urtero egiten dira Uniencounter jardunaldi informatikoak. Aurtengoan, datorren asteartean hilak 31, "Euskara informatika munduan" gaia jorratuko da arratsaldez hiru hitzalditan. Hori baino lehenago, bihar ostirala 27, jokoen eguna: Guitar Hero eta Counter Strike txapelketak.

Jardunaldiak dira Uni Eibar-Ermuaren Ermuko egoitzan. Adi mapa honi, Eibarren beste egoitza bat baitago.

Euskara Informatika Munduan

Asteartea, martxoak 31, 16.00etatik aurrera.

16:00–17:15. XUXEN, XUXENg eta Eletagger. Elekaren hizkuntz-prozesamendurako tresneria. Victor Laskurain, Eleka Ingeniaritza Linguistikako programatzailea.

Elekaren lan ildo nagusia hizkuntza naturalaren tratamendua da, hiztegi eta ortografi zuzentzaileetatik hasi eta itzultzaile automatikoak arte zabala da gure lan eremua. Hitzaldi honetan euskarazko Wordeko ortografia zuzentzailearen eta bertsio libreen barneko egitura aztertuko ditugu hasteko. Gero egitura hori errore gramatikalak detektatzeko (edo saiatzeko) eta euskarazko testuan prozesu orokorrerako nola hedatzen ari garen azalduko dugu maila teknikoan.

17:30-18:40. Mahaigaina eta Geolokalizazioa. Mikel Olasagasti.

Portatilak, ultraportatilak, mugikorrak eta beste hainbat gailuri esker informazioa ez da soilik gure bulego edo etxeetara mugatzen, gurekin mugitzen doa. Eta gure posizioa aldatzen doan einean jaso nahi dugun informazioa ez da berdina. Zein da egungo interfazeen egoera aldaketa hauen aurrean eta zer ekarriko digu etorkizunak?

18:45–19:50 .eus: izena eta izana Interneten. Iratxe Esnaola Arribillaga. PuntuEus elkarteko kidea.

Interneteko Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea aktiboa eta konprometitua da eta dinamismo horrek Interneteko euskarazko txokoa bizi mantentzen du. Baina Interneten, egotea baino, izatea garrantzitsuagoa da. Ildo horretan, .eus domeinuaren helburua, EEKK indartu eta zabaltzeko tresna bat gehiago sortzea da, Interneten egotetik izatera pasatzeko urratsa. .eus domeinua EEKK-ren Interneteko ikurra izango da, izanari izena emango diona. Hori da PuntuEus Elkartearen helburua: .eus domeinua lortzea.

Jokoen eguna, ostirala 27

Baina datorren astekoaz gain, bihar bertan Jokoen eguna da, eta parte-hartze libreko bi txapelketa izago dira:

  • Guitar Hero
  • Counter Strik

Txapelketako txanden artean eta, oro har, giroa sortzeko DJak izango dira. Sariak ere ba omen dira. Agian garaiz zabiltzate izena emateko: foroaren bidez egin daiteke.

Informazio gehiago hemen.

Ez da hau bideojokoen agerpen bakarra aurtengo Uniencounterren. Izatez, jardunaldiak joan den asteartean hasi ziren Alex Lope gazteak emandako azalpenekin: nola egin zuen GTA San Andreas bertsiorako MOD edo adaptazio bat, Eibarko arkitektura berreginez.

Gainerakoak

Hurrengo egunetan ere egongo da ekitaldirik. Apirilaren 1a, asteazkena, informatika aplikaturi eskainiko diote. Hiru hitzaldi izango dira, hiruak gaztelaniaz:

  • 16.00etan, Ziberkazetaritza Euskal Herrian, Koldo Meso.
  • 17.30etan, Arduino, Esti Alvarez (eFaber)
  • 18.45: zergatik ez dugu ikasi behar "enpresek eskatzen dutena"? - Svet Ivanchev (eFaber)

Apirilak 2, osteguna, segurtasunaren eguna izango da. Beste hiru hitzaldi:

  • 16.00 Software segurua produktu medikoetan. Amaia David (Osatu kooperatiba).
  • 17.30. Web Gune Irekiak ala Itxiak? Liher Elgezabal (hitzaldi hau euskaraz, eguneko beste biak gaztelaniaz)
  • 18.45: Web bulnerabilitateak. Pablo Garaizar.

Erantzun

Sartu