Garapaioa: Garizuman opari emateko opila
2009-03-26 10:03
Baserriko ogia, txorizoa eta arrautza egosiak batzen dituen opil berezia da Garapaioa. Debagoienean eta Durangaldean Garizuma garaian opari emateko ohitura dago.
Arrasate aldean Karapaixoa esaten zaio. Elgetan, Garipaua. Durangaldean, Mokotza. Horra beste zenbait datu jakingarri:
- Gure inguruan, behintzat, jeneralean behin ematen da Garizuman, eta besoetakoak bat bakarra jasotzen du, nik dakidala. Gerta liteke, baina, familian hainbat neba-arreba izatea, eta orduan familia berean tokatzea karapaixo bat baino gehiago jatea iristen dena denen artean jaten delako, baina bakoitzak berea jasota.
- Emateko egun zehatzik ez dago. Aitapontekoak edo amapontekoak erabakitzen dute noiz eman, beti ere Garizumaren barruan. Ogiak txorizoa edukita, lehen begiratuko zen egubakoitzean (ostiralean) ez ematea, ez dakit, baina gaur egun ez dut uste kasu handirik egiten zaionik horri.
- Gaur egun, Durangaldean, adibidez, nahiko galduta dago ohitura hori, nahiz eta mokotza izena gordetzen den. Baina Debagoienean, indarra hartu du berriro.
Erantzunak kargatzen...