Publizitate agentzietan gaur egun beharrezkoa den profila da, informatika eta publizitatea uztartzen dakien profesionala. Profil honek behar dituen baliabideei buruz mintzatzeko EHUko ikasle talde batek Komunika09 jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 26an.
Jose Rubio adibidez lehenenetariko publinformatikoa da. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi ondoren DobleYou enpresan hasi zen lanean programatzaile moduan Interaktibitate Sailean. Gaur egun Zuzendari Sortzaile Interaktiboa da garai berri honek eskaintzen dituen aukerak baliatzen jakin duelako.
Jose Rubiok publizitate profesionalok egin behar duguna azalduko digu Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan martxoaren 26an antolatu dituen jardunaldian. Aukera paregabe hau aprobetxatu nahi baduzu izena eman baino ez duzu egin behar www.komunika.info helbidean.
KOMUNIKA 09 JARDUNALDIAK
Konexio arazorik?
9:15.- Jardunaldiaren aurkezpena.
9:30.- Proiektuen kudeaketarako Softwarea. Aitziber Hernandez, Proyelia Innova. Donostia.
10:10.- Bezero eta komunikazio kudeaketarako Softwarea: CRM Sugar. Gorka Rodrigo, Irontec-eko zuzendari teknikoa. Bilbo. 10:50.- Atsedena.
11:20.- Web analisien Softwarea: Google Analitycs. Guillermo Vilaroig. Overaliako zuzendaria. Donostia.
12:00.- Publizitate Agentziaren kudeaketarako Softwarea: Paprika Softwarearen ERP-a. Mathieu Dubois. Paprika Softwarearen Business Manager-a. Madril.
12:40.- Mahai-ingurua: Informatikoa eta komunikatzaile/diseinatzailea. mentalitate talka edo topaketa?
Bi hiriren historia: interaktibitate kreatzaile baten esperientzia. Doubleyouko Jose Rubioren kasua. Jose Rubio. Kreatibitate interaktiboaren zuzendaria. Doubleyou. Bartzelona. Beharrezko elkarbizitza: hemisferio bi garun bakarrean? Ugutz Txopitea, Agoranet-eko Zuzendari gerentea. Oihana Alberdi, Agoranet-eko departamentu kreatiboa.
14:00.- Jardunaldien bukaera.
Dohako jardunaldia ikasle zein profesional guztientzat. informazio gehiago eta izena emateko: www.komunika.info
Informazio osagarria: http://publinformatica.wordpress.com/
Erantzun
Sartu