Teknologia albisteak
1

Gauzen Internet, gunea eta bilkura

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-26 : 08:03

Gorka Julio Teketen-ek Gauzen Internet kolaborategia sortu du.

Interneten, ordenagailuak eta antzerako gailuez gain beraien artean komunikatzen hasi diren eguneroko gauzak ikusten hasiko gara. Hori da gauzen internet, eguneroko gauzak beraien artean elkar komunikatu eta Interneteko informazioa erabiliz gauza berriak egiteko gai izatea.

Gailu horiek ez dira zientzia fikziokoak, esistitzen dira eta erabil daitezke: inprimatu daitezkeen eta itsats daitezkeen QR codeak eta horiek irakurtzen dituzten mugikorrak, RFID txipak eta beren detektagailua, Nabaztag direlakoak... Glosategia eta informazioa GauzenInternet.com webgunean bertan dago.

Adibidez, hemen beheko koadro honetan Sustatuko artikulu honen beraren QR Codea dago.

QR code

Hau paperean inprimatu, eta QR kodeen bidezko Internet konexioetara gaitutako telefono batekin honi argazkia ateraz gero, telefonoa web orri honekin konektatuko zaizu. Japonian, telefono gehienak era horretakoak dira, eta alde guztietan ikusten dira QR kodeak inprimatuta edo itsatsita.

Bilkura bat ere deitu du Teketenek, eta zenbait lagunen artean egitaraua osatu dute iganderako, hilak 29. Gauzen Internetari buruzko lehen bilkura. Andoainen izango da, Iturri jatetxean goizeko 11.00etatik aurrera. Deialdi irekia da, jakina.

Erantzunak

Sustatu
2009-04-01 : 10:08

Bilkuraren bi kronika Gorka Julio eta Joxe Rojasen blogetan:


Erantzun

Sartu