Argazkiak partekatzeko eta lagunekin jarduteko Fotolog zerbitzua euskaratu egin dute. Berandu beharbada, seguraski Tuentiren eraginez erabilpenean behera joan denean, eta argazkiak.org agertu denean iritsi da euskaratzea.
Fotolog zerbitzuak izugarrizko hazkundea
izan zuen gaztetxoen artean mundu osoan, baita EHn. 2007ko irailean
200 fotolog zeuden ofizialki Eibarren, horietako 120 bizirik (azken
hilabetean eguneratuak). Baina horiek datu ofizialak besterik ez ziren.
Hortik datu errealera egon daitekeen desfasea bikoiztetik gora egon
daiteke, erabiltzaile askok beste toki batzuetakoak direla jartzen baitute. Herriaren izenean "Niñooo ponte
el" idazten dute, eta herrialdean Jersey aukeratu. Edo "Merry, Christmas Island". Eta holakoak, zientoka. Beste askok
ez dute "Eibar, Guipúzcoa, Spain" ikusi nahi eta "Eibar,
Euskal Herrixa" idatziz jartzen dute. Horiek ere klasifikatu gabe
geratzen dira.
2008an zehar erabilpena jausten joan da, seguraski Tuentiren eraginez (azken 12 hilabeteetan nerabeen artean izugarri hazi den sare sozial espainiarra). Eta orain, jendea Tuenti euskaraz jar dezaten eskatzen ari denean, eta argazkiak.org agertu denean, Fotolog euskaratu dute. Txalogarria da Argazkiak.org-en saiakera merkatu hori (fotologero euskaldunak) bereganatzeko, baina zaila zeukan eta ez du lortu. Izan ere, Fotolog-en arrakasta ez zen argazkiak igotzeko erraminta hutsa (Flickr askoz hobea da hortan), baizik eta erabiltzaileen artean sortzen zen harremana. Lagunen fotologak egunero bisitatu eta komentatu behar ziren, batzuen artean bazegoen nolabaiteko konpetizioa ea nork komentario gehiago, lagun berriak egiteko ere balio zuen... baina ez da batere konfidentziala. Edonork irakur ditzake bi erabiltzaileren arteko elkarrizketak. Hori izan da azken urtean zehar Tuentira iritsitako erabiltzaile-uholdea eragin duen argumentu nagusia.
Fotolog famatuak ere izan dira urrezko
garai honetan. Fotolog horietan nabaritu zela dekadentzia zetorrela.
Fotolog izarrak zerutik jausi ziren eta bere lagunen zirkulura itzultzeko,
sare sozial itxietara, Tuentira batez ere. Momentu honetan, gazteen
harremanak ezin daitezke ulertu hiru tresna gabe: msn messenger, tuenti,
eta sakelekoa. Eta edukia euskaraz bada ere, hiru tresna hauek gazteleraz
daude gehienetan.
Eusko Jaurlaritza badabil sakelekoak euskaratzeko kanpainak egiten. Tuenti euskaratzeko eskaerak, egin dituzte zenbait erabiltzailek. Baina Fotologen kasuak erakutsi digu beste erremediorik ez dugunean baino ez digutela egingo kasu. Tuentiren modak ere egingo du ihes eta erabiltzaileak Facebookera etorriko dira, aukera berrien bila. 2009an. Garaiz iritsi gara hona.
Bere blogean ere atera du kontua Josuk, eta izan da han iruzkin gehigarri interesgarriren bat.