Teknologia albisteak

Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian

Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta.

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez 6 orrikoak. Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta. Kasu guztietan eskabide orria bete eta entregatu beharko da.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak. 

Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 38. edizioa izango da aurtengoa, eta helburua da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea.

Oinarriak (PDFa hemen):

Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Egileak gutxienez 18 urte izan beharko ditu ipuina aurkezten duen egunean, hau da, adinez nagusi direnei zuzenduta dago lehiaketa.

  2. Ipuina euskaraz sortutakoa izango da, teknologiaren laguntzarik gabe, originala eta argitaragabea. Ezingo da aurkeztu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatura sortzeko laguntzaren bat jasoa duen idazlanik. Ez dira onartuko jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.

  3. Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak.

  4. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, NANaren kopia erantsi beharko da eta ESKABIDEA beteta eta sinatuta, idazlanaren izenburua eta egilearen datuak zehaztuta. Epaimahaiko idazkariak izango du datu horiek gordetzeko ardura lan irabazleak ebatzi arte.

  5. Idazlanak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke, edo bestela helbide honetara POSTA ZIURTATUZ bidali, Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen plaza 1. 20750 Zumaia

  6. Aukera dago ipuinak telematikoki erregistratzeko ere, tramiteetarako egoitza elektronikoan, BakQ edo beste txartel elektronikoren bat erabilita. Kasu horretan lan bakoitzarekin erregistro bat egin beharko da eta ipuinarekin batera eskabidea beteta eta NAN agiriaren kopia erantsi.

  7. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.

  8. Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.

  9. Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.

  10. Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

  11. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira. Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

  12. Hiru sari emango dira. Lehen saria: 3.000 €; Bigarren saria: 1.500 €; Zumaiako onenaren saria: 1.000 €. Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

Erantzun

Sartu