Nazioarteko Klub Palindromikoak 20 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, Torredembarran (Tarragona) bildu gara pasa den asteburuan, Nazioarteko 1. Kongresu palindromikoan. Hizkuntza desberdinak entzun izan dira bertan, tartean euskara.
Kongresua, bere txikitasunean, gauza handia izan da. Hogei bat palindromogile izan ginen, Catalunya, Palentzia, Kanariar Irlak, Txile, Mexiko eta Euskal Herritik bertaratuak. Batzuk aurretik ezagutzen genuen elkar, izan baitira aurretik zenbait topaketa palindromiko. Aurtengoa, baina, Kongresua izan da, txostenak, mahai-inguruak, eta abar.
Zertaz hitzegiten da Palindromoen Kongresu batean? Bada, azken hilabeteotan bi debate nagusi izan dira palindromogileon artean. Bata, palindromoak literatura diren, poesiaren baitan kokatu behar ote diren, hiztegietako palindromoaren definizioak motz geratzen diren. Beste debatea, autoretzarena: palindromoak sinatu behar dira? Beti? "ZEIN?, NI EZ" palindromoa sinatzea zilegi da?
Bestetik, Sé verla al revéS palindromoen klubeko autoreen antologiaren aurkezpen ofiziala egin zen, eta Marius Serra enigmista, ludolinguista eta Verbalia.com -en arduradunak hitzaldi umoretsua eman zuen, palindromo biltzailearen irudia gainditu eta palindromo sortzailearena defendatu zuen. Hitzaldiaren ondoren hurbildu nintzaionean, harritu nintzen Iñaki Arranzen "hitza azti" liburua aipatu baitzidan.
Kongresuko txosten eta kominikazioen artean, palindromo errezitaldiak izan genituen, gazteleraz, katalanez eta euskeraz.
Domekan jardunaldi ludikoaren txanda, Tarragona erromatarrari bisita eta bazkaltzeko "calçotada".
Eskerrik asko Markos!
Markos Gimeno palindromoen eta hitz-jokoen inguruan dabilen euskal artista bat dugu: jarraitzeko modukoa da bere bloga, Zerora jasoa, Hitzperimentu bat osasunguruan