
Skynet izeneko adimen artifizialak Terminatorrak eta era guztietako armak darabiltza gizateria suntsitzeko... Terminator sagak jarraipena izango du, Schwarzenegger barik, Christian Bale aktoreak hiru film egiteko kontratua sinatu du ekoizleekin, eta maiatzean irtengo da lehena, Terminator Salvation. Trailerra hau da:
EraLan ikerketa-proiektuaren bidez ikasitakoa abiapuntu hartuta, Soziolinguistika Klusterra arloko beste eragileekin batera 2008-2010 urteetan lantzen ari den proiektua da Eralan2.
Kataluniako institutu bateko lau ikaslek eta beren irakasle batek globo bat bidali dute espaziorantz, eta argazki kamera arrunt batekin atera dituzte argazkiak atmosferaren ertz-ertzean. Globoaren ibilbidearen datuak ere jaso zituzten Google Earth-en.
© GNU FDL: Meteotek08
Dagoeneko azken txanpan sartu da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, finala besterik ez dugu falta. Azken urteotan bezala, Elizondoko Lur aretoan izanen da finala, martxoaren 21ean, arratsaldeko 17etan hasita. Finalerako sarrerak Nafarroako Bertsozale Elkartean (948143747 telefonoa edo nafarroakotxapelketa@bertsozale.com) erreserbatzen ahal dira.
Oso ezaguna ez bada ere, petrolio-zundaketak egiten dira Euskal Herrian. Eta aspaldi, 1920 eta 1940 bitartean, zundaketa makinak ibili ziren martxan hainbat lekutan.
Argazkiak.org | Petrolio bila Zumaian © cc-by-sa: GipuzkoaKultura
Asteburuan kontatu zigun euskal kantari batek: Gorlizko batek nire bi kantu jarri ditu YouTuben karaoke moduan. Nola esango diot bada kentzeko? Zoriondu, eskerrak eman eta ohore handia da nire kantua modu horretan jartzea. Gainera, karaoke moduan moldatzen hartu duen lanarekin! Adibide modura, hona hemen Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.
Mugikortasuna da geure hurrengo erronka. Hori dela eta, garrantzitsua da ere faktore hori geure erakundeetarako aprobetxatzen jakitea. Ikastaro honetan web mota berri honen inguruko gailurik interesgarrienak, arazoak, konponbideak etab. ezagutzen saiatuko gara, eta aplikazio horietan garrantzitsuena testuingurua dela azpimarratuko dugu.
Gaur argitaratuko du paperezko azken alea Seattle Post-Intelligencer egunkariak, AEBetako egunkari historiko handienetako batek. 146 urteko historiaren ondoren, itxi egin dute Seattle P-I (honela ezagutzen da batik bat), eta Interneteko albistegi soil gisa jarraituko du, informazio lokalean eta iritzian oinarrituta. Erredakzioan, 165 lagunetik, 20 laguneko lantaldera igaroko dira.
Zerbaitek gogaitzen zaitu, ateraldi bat okurrizen zaizu, erreibindikatu edo aitortu nahi duzu zerbait: Blog mezu bat idatzi? Twitter edo Facebook daude horretarako, mikroblogintzako tresnak, alegia, 140 karaktere inguruan manifestu bat egiteko aukera. Horra adibide batzuk egunotan topatu ditugunak.
Californiatik dator bi ikasleren proposamena: ezkontzaren figura desagertarazi eta izatezko bikote figura legala bakarrik mantentzea eskatuz. Donklephant blogean irakurri dut Meneame bidez.
Jon Maiak zuzendu Bidaia Intimoak film dokumentala Korrika 16 euskararen aldeko AEKren lasterraldirako. Leire Narbaiza euskaltegiko bere ikasleekin joan zen ikustera. Hunkitu eta negarrez ere egon zen, blogean kontatu duenez. Trailerra da honakoa:
EAEko Alderdi Popularrak egun hauetan duen webgunearen euskarazko bertsioa. Bertan irakur daitezkeen batzuk: centro (posizio politikoa) = erdia / jovenes = gazteaz / Alderdi Popularren lehendakaria: Guztietakoa edo / video gehiago ikusi.
Martxoaren 24 eta 25ean 12 orduko prestakuntza mintegia antolatu da Miñaoko Parke Teknologikoan, Lego Serious Play metodologian oinarritutako saioa. Elkarlanerako eta hobekuntzarako bideak jorratzea da koxka, Lego piezekin jolasean, Flickr-eko irudi sorta honetan ikusten den bezala:
© cc-by-sa: Ben Dalton, noii's
Euskarazko produktuak eta euskararen erabilera sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak guztira 3.040.075 eurorekin lagunduko ditu euskarazko hedabideak eta produktuak. Eskaerak aurkezteko epea, martxoaren 31n bukatuko da.
Gipuzkoa Donostia Kutxa garapen proiektu erakargarri baten ari da, eta hizkuntza normalizazio teknikaria behar du. Hizkuntza plangintzaren aginduen ardurapean, hizkuntza planaren kudeaketaz arduratuko da. Curriculumak bidal daitezke martxoaren 29a arte.
Berrizko Udalak, aho batez, herriko sinbologia frankista guztia kentzea aurreikusten duen mozioa onartu zuen eguazten arratsaldean egindako udalbatzarrean. www.anboto.org webgunean argitaratu da albistea.
Duela hiru urte, 2006an, Frantziako Jendarmeria Nazionalak Open Office instalatu zuen bere ordenagailuetan. Iazko urtarrilean ordenagailu guztiak, 70.000 inguru, GNU/Linux Ubuntu sistemara pasatuko zituela iragarri zuen . Orain Xavier Guimard-ek esan du erabakiari esker, 2004 urtetik aurrera 50 miloi euro aurreztu dituztela.
Aurten, Hik Hasi Topaketen X. edizioa izango dela eta, ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatzen ari gara. Psikomotrizitateari buruzkoa izan zen lehena, eta, hurrengoa, Konstruktibismoa eta hezkuntza izenekoa izango da, apirilean Bilbon. Izena emateko epea, orain martxoan.
Baliteke adimen emozionala eta kriminologia hitzak esaldi batean elkarrekin topatzea harrigarria izatea. Zer ikusirik ba al dute? Aurkakoa iruditu arren, bai. Izan ere, jatorri bera dute.
Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Jon Maia, Uxue Alberdi, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jokin Uranga elkartuko dira bihar, larunbata martxoak 14, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuko taula gainean, eskualdeko egunkariaren urteurrena opsatzeko. Izan ere, bost urte egin ditu HITZAk egunero-egunero eskualdeko berriak euskaraz hutsean etxez etxe banatzen.