Teknologia albisteak

Yoko Ono eta John Lennon ohean astebetez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-25 : 16:03

Gaur dela 40 urte, John Lennon eta Yoko Ono ezkonberriak, ohetik egindako prentsa-agerpen batzuk egiten hasi ziren astebetez hoteleko beren gelatik.

Munduan bakea eskatzeko ekintza bat izan omen zen. Baina ez zen edozein hotel, Amsterdamm-eko Hilton zen hura. Horregatik honako bideoa holandesez dago.

Wikipediak kontatzen du historia. Nonbait, kazetariek espero zuten, bikotearen aurreko disko azala ikusita, Yoko eta John kameren aurrean larrutan-edo hasiko zirela. Baina ez zen halakorik gertatu, bakearen alde eta (Vietnamgo) gerraren kontra jardun zuten berriketan, lasai antzean eta normalean lojantziekin, goizeko 9etatik iluntzeko 9ak arte programatu zituzten sei egunetako agerraldi haietan, 1969ko martxoaren 25ean hasita.

Amsterdamekoaz gain, beste ohealdi edo bed-in bat egin zuten handik aste batzuetara Montrealen (Quebec). Orduko hartan, Kanadako lehen ministroa joan zitzaien bisitan.

Bakearen aldeko ekintzatzat edo bikotearen produktuen propaganda ote zen, eztabaida hori egon zen garai hartako kazetarien artean. Gaur egunean, Amsterdam-eko Hilton hotelarentzat ez dago dudarik: promozioa egiteko aukera da. Duela 40 urteko irudiak, behintzat, garai bateko ikono kulturalen artean geratu dira.

Erantzun

Sartu