Agur Euskal Herriko mapari EITBn?
Tonia Etxarrik El Correo egunkarian sinatutako analisi honek dioena egiaztatzen bada, laster ez dugu ikusiko Onintze Salazarrek ETB1en erakusten dizkigun mapak.
EITBn eraldaketa gertatzea "lehentasuna" omen da bai PPrentzat eta PSE-EErentzat, dio Etxarrik. El caserío electrónico du izenburua bere artikuluak.
Aldaketa geografikoaz gain, euskaraz kantatzen ez duten abeslariak eta nazionalismoari men egin ez dioten artistak azaltzen hasiko omen dira. Zuzendu beharreko beste "anomalia" bat da Espainiako Erregearen gabonetako hitzaldia ez ematearena.
EITBko iritzi saioetan gertatzen dena salatzen du bereziki Tonia Etxarrik. Aldaketarekin, desagertuko omen dira tertulietatik "ETA justifikatzen dutenak," eta orain tertuliakideen artean nazionalisten aldekoa omen den 5-1 proportzioa ere aldatuko da. Tertuliakideaz gain, EITBko langileak ere aipatzen ditu Tonia Etxarrik:
Los profesionales serios de la radio y televisión pública, que los hay aunque no figuren en la primera línea del escaparate, tendrán que ofrecer programas más rigurosos que los que se han alimentado de arremeter contra compañeros de la profesión en Madrid por el mero hecho de ser críticos con el pensamiento nacionalista, haciendo con todos ellos un cocidito de difícil digestión.
Iruzkin honek erreferentzia egiten dio seguruaski Javier Vizcaino esatariak Radio Euskadin zuzentzen duen Cocidito Madrileño atalari.
Goian itsatsi dugun eguraldi iragarpenaren bideoa martxoaren 22koa da, eta ez dakigu EITB.com-eko artxiboetan jarraituko ote duen Etxarrik iragartzen duen aldaketa hori gauzatzen bada.
Erantzunak kargatzen...