Teknologia albisteak

Iberdrola dorrea aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-23 : 12:03

Iruzkinak egon izan dira Bilbon egitekoa den Iberdrola Dorreari krisiak eragin diezaikoeela, baina Iberdrolako akziodunen batzarrean, joan den ostiralean, Ignacio Sanchez Galan presidenteak ziurtatu zuen dorrea egin egingo dela, eta bere konpainiak Euskadirekin duen konpromisoaren seinale dela hori.

Iberdrola Dorreak webgunea ere badu, eta euskaraz ere badago. Hala ere, dorrearen izen propiotzat gaztelaniazko Torre Iberdrola irakurtzen dugu han.

Deustuko zubiaren eta Guggenheim museoaren artean kokatuko da dorrea. Cesar Pelli arkitekoa da bere egilea, eta Euskal Herriko eraikin handiena izango da amaitutakoan. 165 metroko altuera izango du, 41 solairu. Barruan, 19 igogailuk izango omen dira.

Etxeorratzei buruzko foro honetan informazioa joan da pilatzen azken urteetan. Irudi batzuk ere badaude, adibidez dorrea amaitzen denean Bilbok airetik izan dezakeen itxura.

Dagoeneko lanak aurrera doaz. 20 Minutos egunkariaren arabera, astean solairu bat hazten da dorrea. Amaiera 2011. urterako aurreikusten da.

Erantzun

Sartu