Iñaki Ugarteburu Gastañares euskaltzalea hil da
Iñaki Ugarteburu Gastañares EHUko irakaslea ostiralean hil zen gaixotasunaren ondorioz, eta gaur astelehena martxoak 23, bere hileta egingo da Algortako Sarria tanatorioan arratsaldeko 7.30etan.
Osagilea eta filologoa ikasketaz, euskalgintzan lan asko egindakoa, batez ere unibertsitate mailako euskarazko irakasuntza bultzatzen: EHUn eta EIRE Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartean. EHUn Euskara Institutuan egin zuen lan, besteak beste.
Bereziki osasunaren munduan euskara txertatzen lan egindakoa zen. Horra Euskal osasuna, gaiari buruz berak mantentzen zuen webgunea. Osasuna Euskalduntzeko Erakundearen partaide ere bazen.
Ricardo Gomezek gogoratu du gaur bere blogean eta hor bertan dago EIRE elkarteak argitara eman duen hil-oharra.
Erantzunak kargatzen...