
EITBk, Googlek eta Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri dutenez, euskal erakundeek Googleri zenbait produkturen ezarpena erosi diote. Google euskaraz izenburuarekin iragarritako ekitaldian, bi produktu ezarpenen berri eman dute. EITBk banatutako ohar batek dioenez, "Googlen euskarazko tresna eta zerbitzu berriak gehitzeko plangintzan, Expressive SL euskal enpresak, multinazional amerikarrarekin batera, ezartze eta aholkularitza lanak egingo ditu."
Usurbilgo Atez Ate zaborra biltzeko sistema kanpaina landu samar batekin aurkeztu zen herrian, eta baita medioetan. Youtubeko kanal bat ere bai. Salsa karibetarren doinura egindako kantu eta guzti:
Jingle-az gain, datuak ere baditugu. Lehen bi asteetan birziklatze maila oso altuekin dabiltza.
Posta elektronikoa, euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak euskaraz egin ahal izango dira Googelen.
Nagore Lozanok 5Wendy° eta argazki bat behelainoan musika taldearen arteko elkarlanaren emaitza gisa aurkezten zaigu "zuriuneak". lan osoa zuriuneak.tk webgunean ikusi eta entzun daiteke.
Ares Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Azken hilabeteotan (Sustatun ere aipatu nuen kontua) inguruotan nahiko popularra bihurtu dela esango nuke.
Argazkiak.org | Ares Galaxy euskaraz © cc-by-sa: Luistxo.F
2008ko urtean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak egindako lana biltzen duen txostena aurkeztu du. Xabier Mendiguren, Behatokiko lehendakariak eta Kontseiluaren idazkari nagusiak azaldu duenez, Kontseiluak Behatokia sortu zuenenean bi eginkizun nagusi jarri zaizkion, herritarren hizkuntza-eskubideen urraketak bideratzeko zerbitzua abian jartzea eta urterik urte hizkuntza-eskubideen egoera jasoko duen azterketa argitaratzea.
Duela bi egun, euskaratzeko zain geunden, baina gaur, sinaketa ofiziala egin delarik (ez dira izan Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti), PSE-EEk bere webgunearen bidez zabaldu du dokumentua, bi hizkuntzatan dagoen PDF batean, gaurko datarekin. Euskal gizatearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak du izenburua akordioak, eta PP eta PSE-EEren botoekin Patxi Lopez lehendakari izateko balioko du. Jarraian datorrena, PDF horretatik ateratako bertsio literala da, akats eta guzti (ez dirudi Xuxen-ekin iragazi dutenik testua).
Galileo Masters ekimena Bavarian sortu zen 2004an, aplikazio berritzaileen sorreran eta garapenean ekintzaile eta ikertzaileak akuilatu asmoz, bai eta Galileo europar satelitearen bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko ere. Galileo Masters Lehiaketaren eskualdeko aurkezpena eta hasiera Donostian egingo den doako jardunaldi batean izango da, apirilaren 3an, ostiralean.
"Aldaketa garaia, burujabetza garaia" leloarekin 2009ko Aberri Eguna modu bateratuan egiteko deia egin dute lurralde eta pentsamendu ezberdinetako 90 euskal herritarrek. Irun-Hendaia artean ospatzeko deiak, eragile sozial, politiko eta sindikal ugariren babesa jaso du dagoeneko.
Iazko apirilean hil zen Axun Aierbe euskalariaren memorian omenaldia egingo da apirilaren 1ean, arratsaldeko 17:30etan hasita, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Filoblogian ikusia.
Patxi Lopez lehendakari izendatzeko akordioa (aurreakordioa) atzo aurkeztu zuten PSE-EEk eta PPk, eta bihar omen da sinatzekoa. Ea sinaketarako euskaratzen duten, oraingoz gaztelaniazko bertsioa besterik ez dakarkigu hona.
Maurice Jarre musikaria hil da joan den asteburuan. Konposatzaile honen lanik ezagunenak filmetarako eginiko soinu-bandak izan ziren. Adibidez, Doctor Zhivago-ren musika, zeinak oscarra eman zion.
Slashdot-eko sarrera batek inspiratutako galdera da hau. Jakina da garai batean software pirata asko zebilela enpresetan. Zenbat AutoCAD, Photoshop eta Windows pirata zebilen hor zehar! Baina, nola da egoera gaur egun?
EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasle talde batek Komunika jardunaldietan aurten informatika eta publizitatearen arteko konexio arazoei buruz mintzatu ziren, joan den martxoaren 26an. Leioan izandako jardunaldian, hainbat profesionalek nabarmendu zuten sistemen gestioak, web analisiak, eta orokorrean, teknologia berrietan autotrebakuntzaren garrantzia sortzaileen eta teknologikoen arteko uztarketa egiteko.
Albistegietako adierazpenak jatorrizko hizkuntzan utziko dituzte Kataluniako telebista publikoan bertako Parlamentuak ezarritako neurri bat indarrean jartzen denean. Gaztelania eta katalanaren kasuan ez da azpidatzirik jarriko, baina gainerako hizkuntzetan bai, bikoizketarik gabe.
Martxoaren 31: Durango zein durangarrentzat ahanzturan galdu ezin daitekeen egun beltza. 72 urte dira 1936ko martxoaren 31n, Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek uria bonbardatu zutela, eta hori gogoan hartuz hainbat ekitaldi eratu dira datozen egunotarako. Faxisten hegazkinen jomuga, ordea, ez zen Durango bakarrik. Egun eta ordu berean bonbardatu zuten Elorrio, eta aurten gomuta ekitaldiak antolatu dituzte.
Asmoz Fundazioak Giza Eskubideen inguruko web gune berri bat ireki du, bertatik gai honen inguruan dauden Hitzarmenak eta bestelako tresnak aurki daitezke.
Aurten Astronomiaren urtea dela eta, teleskopio merke bat sortu dute, edonori astronomiaren harra sortzen laguntzeko asmoz.
Asteburu honetan hasiko da 1 Formula denboraldia. BERRIAk Bugattiko bihurgunea izeneko kanala jarri du martxan webgunean. Lasterketak, gidariak, taldeak, zirkuituak, estatistikak....