Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa" liburua argitaratu du UEUk

Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratu den lehen liburuaren 2. argitaraldia da hauxe. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilera anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria.

Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testuliburua izan nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die, eta, azkenik, profesionalentzako kontsulta-liburua ere izateko helburua du.

  • Egileak: Iñaki Alegria eta Roberto Cortiñas
  • Prezioa: 24,00 €
  • Argitaletxea: UEU

Salgai www.ueu.org helbidean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu