
Google Street View-rako argazkiak ateratzeko bizikleta Bilbon izan zen atzo, eta Alberto Varelak argazkiak atera dizkio.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: artberri
Julen Ruiz Aizpuru software aske garatzaileak (Librezale, Xuxen, Euskalbar), Hitzokei hiztegiaren gordailu automatikoa martxan jarri du, twitter bidez sareratzen diren hitzokeiak jasotzeko. Dagoeneko, 10 autore ezberdinek sortutako 118 termino biltzen du, alfabetoaren letra guztiek sarreraren bat dutelarik. "TERMINOA: definizioa #hitzokei" egituradun twitak dira automatikoki gordetzen direnak, hurrengo hitzokei musikal hauek bezalakoak, adibidez:
Txandala eta takoiak ez dira justu gehien janzten ditudan arropak, ez elkarrekin, ez banatuta. Jende askori gustatzen zaio eroso egoteko txandala janztea, etxean, bidaiaren bat egiteko... niri neuri, ostera, kirola egiteko ez bada ez dut gustura erabiltzen. Eta takoien gainean, zer esan? Post oso bat daukat! Ez takorik ez txandalik erabili ez arren asko esan nezake arropa bi hauetaz. Hain zuzen ere oso gogoko ez ditudalako.
Lapiko Kritikoa gunean teoria kritikoaren gaitasun berezia azpimarratzen da gaur egungo munduan esan gabe doana azalarazi eta desafiatze aldera. Pentsamendu hutsalaren nagusitasuna nabaria den komunikabide inguru batean bizi gara, oinarri-oinarrian pentsamendu hutsala besterik ez izanda esanguratsu eta adierazkor balitz bezala apaintzen dena komentariat berritsu eta zentsurazale baten eskutik. Gaur egun, E aurrizkia (E-demokrazia) edo 2.0 atzizkia (Komunikazio Ikasketak 2.0) modukoen eransteak berak kultura-industriaren ospakizun akritikoa baimentzen du.
Etzi aurkeztuko da Azkue Fundazioa Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, erakunde honen euskararen aldeko ekimenak bideratuko dituen Fundazioa izango da erakunde hau, baina patronatuan beste partaide batzuk ere badira: EHU eta Deustuko Unibertsitatea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala. Fundazioaren egitasmoen artean, euskarazko Wikipediari bultzada ematea baina badirudi hau ez zaiola ondo iruditu baten bati.
Yankilandian autokarabanen instrukzio liburuan jartzen omen du martxan doala ezin zarela bertatik jatsi... oso sonatua da beste abisu hau ere: zakurrari ilea lehortzeko ezin duzula mikrouhinean sartu. Kafkar jakinarazpen ergel hoiek denak erreklamazio auziak ebitatzeko egiten omen dira: Abisatu ez zidatenez, ba nik jakin ez. Orain USAko protokolizazio tikismikis oligofreniko hau gurera iritsi da. A-Gripearen aurkako borrokan kumun batean hauxe jarri dute, "escuac untsa garbitzeco bidea".
Argazkiak.org | escuac untsa garbitzeco bidea © cc-by-sa: axiomaxio
Euskal aberiaz ari den gehienetan ez zait gustatzen Jose Luis Barberia kazetariaren ikuspuntua, baina pasa den igandeko El País-en argitaratutako krisiari buruzko erreportaje zabala Familias hundidas por la crisis egokia iruditu zitzaidan eta gustura irakurri nuen, nahiz eta bertan kontatzen dena ez izan irents erraza. Krisiak kolpatutako hainbat pertsona elkarrizketatu zituen Barberiak eta hemen jarritako lotura jarraituz irakur dezakezue lasai.
Herria al da Itziar? Kronika historikoek Erdi Arotik aipatzen dute Itziar izeneko herria. Iruinako Apezpikutzako dokumentuek hamargarren mendearen hasieran kokatzen dute jada Itziar. Santxo IV.ak, Gaztelako erregeak, 1294ko ekainaren 24an eman zizkion Itziarri Villa edo hiriburu izateko eskubide eta pribilegioak.
Urtebeteko lanaren ondoren, martxan da Euskomedia Fundazioaren webgune berria. Diseinu garbiago bat eta batez ere bilaketa sistema berria dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak.
Izenburua irakurrita Weno Tira Faborez! esan du batek baino gehiagok honezkero. Eskatuko dizuet, hala ere, ondorengo bideoa ikus-entzuteko, arren; gero esango dizuet zergatik. Laburra da, minutu bat besterik ez, ingelesez eta gaztelaniazko azpitituluekin; den-dena ulertuko duzue (hegoaldekook behintzat).
Elhuyar Fundazioak eta UPV/EHUk argitaratu dute obra hau Euskadiko Kutxaren babesarekin. Zientzia eta teknologiaren alor guztiak jasotzen ditu 200 aditu baino gehiagoren artean egindako hiztegi entziklopediko honek.
Atzo afalorduan Oierrek ikaskide berria zeukatela kontatu zigun.
-Lagun berri bat etorri da gure gelara. Jonathan dauka izena.
-Ah, lagun berria, ze ondo! Eta nondik etorri da?...
Go!azenek nola egin ditzake kantuen horrelako bertsioak? Pedro Arreitunandiarem galdera bere blogean. Eta iruzkina jaso du, Ze kristo da hau? Fake bat esangora ez? Humorezko progrman bat? Asier Sarasuak, berriz, bestelako gogoeta hau plazaratu du Twitterren:
Go!Azen Euskara sustatzeko egin den "kanpainarik" onena. 8-10 urteko umeak euskal produktu batera engantxauta. Historikoa.
Erabiltzaile batzuei "jarraipen-zerrendak" antolatzeko aukera agertzen zaie gaur Twiterren. Jarraitzen dituzun erabiltzaile guztien mezuak pantaila bakarrean ikusi beharrean, antolatzen duzu zerrenda bat, eta batetik bestera zoaz: lanekoen pantaila, besteena...
Michael Jacksonen kantuen bertsioak joko dituzte Euskal Herriko hainbat taldek azaroaren 5ean, Bilboko Rockstar aretoan poparen erregea omentzeko egingo duten jaialdian. Ikusgarria ekitaldia promozionatzeko diseinatu duten kartela:
Jatorrizkoa: Promoziokoa: Rock Star
Mendiak.net-en foroan agertu den berria zabaldu nahi dizuegu. Jon Arana espeleologo zumarragarra, 1958ko apirilaren 4an Torca del Carlista leizera jaitsi zen lehen espeleologoa zendu da.
Veleiako kontuan, enegarren kapitulua, kasu honetan iruzurra izan delako susmoa indartzen duena. Gaia gertutik jarraitu duen Alberto Barandiaran kazetariak azaldu du Berrian.
Hitzokei ekimena, ekimen kolektibo izateko xedez sareratua izan zen. Twitter bidez, gero eta gehiago dira berbak sareratzen dituztenak, eta hitzokei@sustatu.com postontzian ere trafikoa hasi da. Twitter-en bilatzailearen memoria arazoak konpontzen badituzte, egunen baten, #hitzokei etiketa bilatuz hiztegi kolektibo osoa bistaratuko genuke. Momentuz ezin da hori lortu. Hutsune hori betetzeko asmoz, Mikel Iturbe blogariak wiki bat sortu du Hitzokei hiztegia biltzeko, wiki txukuna, hitzokeiak alfabetikoki ordenatuta dituena, autoreen aipamenekin, eta ekarpenei irekia. Txalogarria. Al turrón! Gaurko selekzioa kantari dator, horra hor:
Berrian eta Eitb.com-en irakurri dugu Joseba Agudo abokatuaren bulegoa miatzen ari dela Goardia Zibila. Lehenak dio 10:10 inguruan hasi dela miaketa, eta bigarrenak 10:30ak inguruan. Baina RTVEk Agudo atxilotu egin dutela esan du, eta badirudi operazioa hasi aurretik eman duela albistea. Googleren katxean goizeko 9:15etan argitaratu dutela dirudi.
Antena 3 kateko Física o Química telesailean kartel bat agertu da euskaraz:
Homofobia oso kaltegarria da gizarterako baina batez ere hori jasaten duen homofoboarentzat
Markel Anasagastik detektatu eta Facebookera igo du irudia, eta bertatik ekarri dugu hona.
Argazkiak.org | Alex Barahona (Berto) eta kartela © cc-by-sa: sustatu