Sustatu logoa Teknologia albisteak

Portero ala jokalari

Elena Laka
2009-10-30 11:10

Atzo afalorduan Oierrek ikaskide berria zeukatela kontatu zigun.

-Lagun berri bat etorri da gure gelara. Jonathan dauka izena.

-Ah, lagun berria, ze ondo! Eta nondik etorri da?...

"Nondik etorri da?" Nagusiak pentsatzen du ikasturtea hasita datorren Jonathan bat kanpotik etorriko zela, umeei atentzioa emango ziela, edo auskalo...

Nondik etorri den? Hori ez dotsagu galdetu. Guk galdetu dotsagu: zuk zer izan nahi dozu portero ala jokalarixa? Eta berak esan dau: "yo, jugador". Eta futbolean jolasten hasi gara, eta orduan ez dotsagu eze be gehixago galdetu.

Izan eta Esan blogean ere agertu da hau.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu