Txandala eta takoiak ez dira justu gehien janzten ditudan arropak, ez elkarrekin, ez banatuta. Jende askori gustatzen zaio eroso egoteko txandala janztea, etxean, bidaiaren bat egiteko... niri neuri, ostera, kirola egiteko ez bada ez dut gustura erabiltzen. Eta takoien gainean, zer esan? Post oso bat daukat! Ez takorik ez txandalik erabili ez arren asko esan nezake arropa bi hauetaz. Hain zuzen ere oso gogoko ez ditudalako.
Txandala eta takoidun zapaten konbinazioa hortera izatearen sinboloa da, edo gustu txarrarena. Egia esateko, pieza bi hauek ez dira ondo ezkontzen eta denok daukagu buruan aireportuan folklorikaren bat horrela jantzita; esate baterako, Rocio Jurado aireportuan, nonbaitetik iritsi berri, bere txandal arrosarekin, soldadore betaurrekoak (Pantoja estilokoak), takoi altuak, eta neguan.......Txatatatxan! Larruzko berokia! Kitsch aberatsen horteretan horterena!
Baina nork ez du inoiz tentaziorik izan gutxien pegatzen duten janzkiak elkarrekin erabiltzeko? Nik askotan. Loradun alkandora koadrodun prakekin, gona berde kakia niki berde perikoarekin, udako txankletak neguko belusezko prakekin, panazko jaka lihozko praka arinekin, neguko txamarra tirantedun nikiarekin, merkadilloko kotoizko kamiseta merkea markako praka garestienekin, jertse laburra alkandora luzearekin...
Martiriok bazuen abesti bat:
con mi chandal y mi taconé, arreglá pero informar
Ta, gernikan mutilek diñuen bermion andrak domeketan txandalian, eta dotore-dotore urtetzen diela ogi bila.
Jo, behin Mexikoko lagun batek hauxe bota zidan:
bera- Eta zuok euskaldunok mendiko arropa behar duzue tabernetara joateko?
neu- ...
Guretzat ohikoa dena agian ez da oso-oso normala beste leku batzuetan. Igual beste horientzat Jenny, Vanessa, Kevin eta Jonathan batzuk gara eta gu oraindino konturatu gabe.