Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Sustraiez Blai jaialdiaren bederatzigarren edizioa ostegun honetan hasiko da

Sustraiez Blai Kultur Elkartea
2009-10-28 : 08:10

Ostegun honetan emango dio hasiera aurtengo Sustraiez blai Jaialdiak bere bederatzigarren edizioari Beasaingo film emanaldiarekin. Ondoren, azaroaren 6an, antzezlan berezi bat eskainiko da Ordiziko plazan eta bukatzeko, musika-jaialdi nagusia, azaroaren 7an, Tomasito, Color Humano eta Akats taldeen eskutik.

Soitu.es itxi dute

Sustatu
2009-10-27 : 14:10

Soitu.es ataria itxi berri dute gaur eguerdian. Duela bi urte 40 pertsonako plantila jarri zuen lanean BBVAren inbertsio baten ondorioz. Guimersindo Lafuente Elmundo.es atariaren arduradun izandakoa da proiektuaren akziodun handiena.

1

BTJunkie, torrentak jaisteko erreferentziazko gunea

Sustatu
2009-10-27 : 09:10

The Pirate Bay proiektuak ospe handiagoa du medioetan, eta urteetan Mininova webgune dotore eta ondo antolatua izan da; baina, gaur egunean, BitTorrent fitxategiak eskuratzeko erreferentziazko gunea BTJunkie duzu. Inon baino torrent gehiago, erabiltzaile ugari, eta bezero-programa on batekin bazabiltza, azkarra benetan. BitTorrent p2p teknologietan indartsuena da gaur egunean, Kazaa, Emule eta beste sistema batzuen ondoren nagusigora iritsi dena: musika, filmak eta era guztietako fitxategiak saretik jaisteko sistema.

5

Fuckzania!

Josu Lezameta, Jozulin
2009-10-27 : 09:10

I just made love du izena inbentoak. Kontua da mapa batean marka bat eginez adierazi dezakezu(e)la non egin berri duzu(e)n larrutan. Bota diezaiogun begiradatxo bat Euskal Herriari ea nork jo duen aspaldi honetan. Hara! Baten bat bai! Bonus: Ikus dezakezuenez, itsasoan ere badabil norbait...

5

Zarautzen 23.000 biztanle, 15 ileapaindegi eta liburu denda bakar bat

Garoa liburu denda
2009-10-26 : 13:10

Joxe Aranzabalek dioen bezala hasi da dantza. Hainbeste denbora zain egon garen doinuak entzuten hasi gara, baina zoritxarrez musika honek ez digu dantza egiteko gogorik pizten. Dantzalekuan arrotz sentitzen gara nahiz eta mugimendu eta pausuak ezagutu. Badirudi liburu dendek datozen dantzaldietarako ez dutela gonbiterik jasoko eta honek izutu egiten gaitu. Erabakiak hartzeko unea iritsi da.

Etxe Zuriaren webgunea CMS libre batekin dabil jada

Sustatu
2009-10-26 : 12:10

Etxe Zuriaren webgunea, whitehouse.gov, Drupal CMS librera igaro da. CMS edo Content Management System bat webgune handi bat kudeatzeko sistema bat da, eta esparru honetan ere software libreko alternatiba sendoak egon badaude. AEBetako gobernuaren urrats honek sendotasun hori berriz frogatzen du.

2

Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera

Mikel Iturria
2009-10-26 : 09:10

Ander Izagirre kazetariaren bidez izan dut bideo honen berri. Berak fogonazos izeneko blogetik jaso du: Bombardeo en Afganistán y después a cenar a casa. Lau minutu pasatxoko bideo beldurgarria.

12

"Bai" bada, sakatu "Ez"

Goio Arana
2009-10-26 : 09:10

Modu aldrebesa dute gero ordenadore programa batzuk azalpenak emateko! Ubuntu sistema eragilearen euskarazko ondorengo ohar-leihoak, adibidez, "Bai" eta "Ez" hitzen eta ikurren esanahien artean nahasten dela erakusten du.

8

Mintzapraktika programetan jendea behar da: adin, zaletasun eta euskara maila guztietakoak

AEK praktika jarduerak
2009-10-25 : 11:10

Zabalik da mintzapraktika programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, Eskuko behatzak ere ez dira igualak lemapean.

Anhitz proiektua, Polonian saritua

Elhuyar Fundazioa
2009-10-24 : 13:10

Joan den astean Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA'09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz-ek, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak, aplikazio onenaren saria irabazi zuen.

Boludezimak: dezimari buruzko ikastaroa

ALBE Algortako Bertsolari Eskola
2009-10-23 : 13:10

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea duela aprobetxatuz, Algortako Bertsolari Eskolak dezima (Iberoamerikako inprobisazioaren estrofa nagusia) gertutik ezagutzeko ikastaroa antolatu du bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emango ditu, gaztelaniaz.

TV3ren kontrako jazarpena Valentzian

xabi strubell
2009-10-23 : 13:10

Orain dela 25 urte, TV3 -kataluniako kate publikoa- Valentzian emititzen hasi zen. 2007ko urtarrilean, lau kate katalanen seinalea ematen duen "Acció Cultural del País Valencià"-ren errepikagailu-sarea isten hasi ziren. Valentziar komunitateko gobernua da jazarpen honen bultzatzaile nagusia.

1

IKT eta euskara, 2009ko Jaurlaritzaren dirulaguntzen esleipena

Sustatu
2009-10-23 : 09:10

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren IKT eta euskara 2009ko dirulaguntzen ebazpena argitaratu da duela egun batzuk EHAA buletinean. Sustatuk 50.440 euroko laguntza jaso du.

Ipupomamua, telebista saio berria

Gipuzkoako Foru Aldundia
2009-10-22 : 18:10

Ipuinak entzun, ikusi, bizi eta gozatzeko telebista saio berria ematen hasiko dira ETB1en ostiraletan 19:30etan, eta ETB3n ostegunetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren babesean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.

7

Hotmail omen da euskal internauten posta erabiliena

Sustatu
2009-10-22 : 12:10

Txosten baten arabera hamar internauta euskaldunetik 4k hotmail darabil. 759 pertsonako laginetik estrapolatu dute informazioa, eta guk Sustaturen e-posta bidezko harpidetuekin konparatu dugu: horien artean %10ak darabil Hotmail.

Jazpana! Fest Jaialdia, asteburuan Beasainen

indezent
2009-10-22 : 11:10

Jazpana! Fest Jaialdia asteburuan ospatuko da Rural Postmodern Festival in Beasain lemapean. Tartean izango da MTVren lehiaketan Europako talde onena izateko hautagai den We Are Standard.

Video-streaming eta txateoa gaur, IMHren 30+10 mintegian

edurne bilbao
2009-10-22 : 11:10

IMHn jardunaldiak zuzenean webaren bidez ematen hasita gaude iazko udazkenetik. Sustatuk udaberrian hausteskunde garaian antolatu zuen txateoaren ideia hartuta, 2.0 pausoa ematea erabaki dugu: bideoz zuzenean emateaz gain ikusle-entzuleek galderak eta komentarioak zuzenean egin ahal izango dituzte, bai kanpotik jarraitzen bagaituzte(imh-ko webetik edo twitterretik) eta baita IMHra entzutera etortzen badira portatila ekarrita.

Zuzenean jarraitu eta parte hartzeko

Twitterren bilaketa emaitzak Bing eta Googlen azalduko dira

Sustatu
2009-10-22 : 10:10

Microsoftek iragarri zuen atzo lehenbizi. Eta ordu batzuetara Googlek antzeko gauza. Twiterren bilaketa zerbitzuak integratuko direla Bing-en eta Google-n. Akordio ekonomiko baten truke: alegia, Twitterrek lehen negozio eredu bat aurkitu du, eta negozio eredu hori bilatzaile zerbitzuak saltzea da.

3

We Are Standard bizkaitarrak Europako talde onena izateko hautagai MTV-n

Sustatu
2009-10-21 : 19:10

Getxoko We are Standard dance-rock taldea MTV telebista kateak antolatutako lehiaketako irabazle izan da Espainian, Fangoria, Macaco, Nena Daconte eta Russian Red taldeak gailenduz. Datorren azaroaren 5ean beste 21 talderekin lehiatuko da Berlinen, MTVk Europako artista onena izendatuko duen lehiaketan.

1

"Arte" eta "-raino" eztabaidagai 2tzuL blogean

EIZIE
2009-10-21 : 17:10

Gerta ote liteke “etxeraino” joatea eta "etxera arte" ez konturatzea giltzak beste nonbait ditugula? Ibil ote liteke norbait "haginetara arte armaturik", ala "haginetaraino armaturik" esaten ote da? Halako kontuei buruz mintzo da Patxi Petrirena EIZIEren 2tzuL blogean idatzi duen "Arte" eta "-raino" txostenean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››