Kartela euskaraz "Física o química" telesailean
2009-10-28 11:10
Antena 3 kateko Física o Química telesailean kartel bat agertu da euskaraz:
Homofobia oso kaltegarria da gizarterako baina batez ere hori jasaten duen homofoboarentzat
Markel Anasagastik detektatu eta Facebookera igo du irudia, eta bertatik ekarri dugu hona.

Argazkiak.org | Alex Barahona (Berto) eta kartela © cc-by-sa: sustatu
Kartela Espainiako Gazteria Institutuaren 2007ko kanpaina batekoa da, intolerantziaren kontrakoa.
- Gazte disgaituak gizarteratzearen alde
- Homofobiaren aurka
- Arrazismoaren kontra
Kanpaina hainbat formatutan egin zuten. Kartelez gain, bazegoen webgune bat: intolerantesanonimos.org, baina domeinua beste batzuek dute orain. Telebistarako spot batzuk ere egin zituzten:
Erantzunak kargatzen...