Azkue Fundazio berria, eduki libreen alde
Etzi aurkeztuko da Azkue Fundazioa Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, erakunde honen euskararen aldeko ekimenak bideratuko dituen Fundazioa izango da erakunde hau, baina patronatuan beste partaide batzuk ere badira: EHU eta Deustuko Unibertsitatea, Euskaltzaindia eta Bilboko Udala. Fundazioaren egitasmoen artean, euskarazko Wikipediari bultzada ematea baina badirudi hau ez zaiola ondo iruditu baten bati.
Fundazioak ez du argitzen nola egingo den bultzada hori, artikuluak idaztera animatzen du jendea orri horretan, baina, edozein modutan, eduki libreen aldekotzat definitzen du bere burua Fundazioak, eta asmo horrekin bat eginez, webguneko edukiak ere libreak dira, Creative Commons Aitortu Partekatu.
Fundazioaren aurkezpena azaroaren 4an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, 19.30etan. Aurkezpen hau baino lehenago ere martxan dute jada webgunea, eta azken asteotan Facebook bidez hedapena egiten ere jardun izan dute.
Erantzunak kargatzen...