Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mikel Jackson omentzeko jaia, Bilboko Rockstar aretoan

Sustatu
2009-10-29 12:10

Michael Jacksonen kantuen bertsioak joko dituzte Euskal Herriko hainbat taldek azaroaren 5ean, Bilboko Rockstar aretoan poparen erregea omentzeko egingo duten jaialdian. Ikusgarria ekitaldia promozionatzeko diseinatu duten kartela:


Jatorrizkoa: Promoziokoa: Rock Star

Takilan 12 euro balioko du sarrerak, baina aurretik 10 eurotan erosteko aukera dago honako tokietan: Zarata Jazz (Santutxu), Muga (Alde Zaharra), New Rumm (Indautxu), Izangoan (Deusto). Ekitaldia azaroaren 5ean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera Bilboko Rockstar aretoan (Gran Vía 89).


Rockstar Bilbao map

Foro batean parte hartuko duten taldeen errepaso bat aurkitu dugu gazteleraz. Jacksonen bertsioak egingo dituzten taldeak hauek dira:

  • The Cherry Boppers
  • Zea Mays
  • Moha
  • Er-Gene
  • Stropajo
  • Akatz
  • Positiva
  • Sr Lagarto
  • Ya Te Digo
  • DJ he
  • The Flying Cat

Ekitaldi honen deialdia Facebooken ere badago. Kartel osoa argazkiak.org-en.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu