Euskal aberiaz ari den gehienetan ez zait gustatzen Jose Luis Barberia kazetariaren ikuspuntua, baina pasa den igandeko El País-en argitaratutako krisiari buruzko erreportaje zabala Familias hundidas por la crisis egokia iruditu zitzaidan eta gustura irakurri nuen, nahiz eta bertan kontatzen dena ez izan irents erraza. Krisiak kolpatutako hainbat pertsona elkarrizketatu zituen Barberiak eta hemen jarritako lotura jarraituz irakur dezakezue lasai.
Nik, berriz, amaieran ageri den Pedro Cabrera irakaslearen esanari erreparatu nahi diot:
Klase ertainak oinarrizko bi erreakzioen artean hautatu beharko du: beldurraren eta elkartasunaren artean. Lehenengoarekin batera datoz mugak ixtea, etorkin irregularren harrera penalizatzea, jende gehiago kartzelan sartzea eta eskuratutako pribilegioei eustea".
Comillasko Unibertsitateko soziologia irakasleak gaineratzen du:
Elkartasunaren alde eginez gero, ongintza eta karitate jantokietatik haratago joan beharko genuke eta galdegin geure buruari dirulaguntzen desastre burokratikoaz, baliabide eskasiaz eta Administrazioko departamentu ezberdinen arteko koordinazio ezaz. Honek ekarriko luke babes sozialeko sistemak eraginkortasunez birrantolatzea, aurrekontuetan lehentasun handiagoa ematea eta beharrezkoak diren zergak ordainaraztea pagatu behar dituzten guztiei.
Planteamendu egokia dirudi. Nora joko dugu?
Erantzun
Sartu