Go!azen, "euskara sustatzeko kanpainarik onena"
Go!azenek nola egin ditzake kantuen horrelako bertsioak? Pedro Arreitunandiarem galdera bere blogean. Eta iruzkina jaso du, Ze kristo da hau? Fake bat esangora ez? Humorezko progrman bat? Asier Sarasuak, berriz, bestelako gogoeta hau plazaratu du Twitterren:
Go!Azen Euskara sustatzeko egin den "kanpainarik" onena. 8-10 urteko umeak euskal produktu batera engantxauta. Historikoa.
Ikusi eta Ikasi kantua izan da eztabaida piztu duena. 1989ko kantuaren bertsioa egin dute Go!azenekoek, eta Pedro Arreitunandiak galdetu du, Hemendik... zelan atera leike hau?
Go!azen Pausokak ETBrentzat ekoiztutako filma eta telesaila da. Programa honetan egindakoaz gain, kantu beraren beste bertsio bat ere topatu dugu sarean,The Sparteens taldearena.
Go!azen ostiral gauetan da ETB1en. Gaur tokatzen da, beraz, 21.30etan. Sarean ere jartzen dituzte atal osoak ikusgai.
Erantzunak kargatzen...