Sustatu logoa Teknologia albisteak

#Hitzokei: Bachoki, Haute, Bruzipriztin...

Markos Gimeno
2009-11-04 09:11

Julen Ruiz Aizpuru software aske garatzaileak (Librezale, Xuxen, Euskalbar), Hitzokei hiztegiaren gordailu automatikoa martxan jarri du, twitter bidez sareratzen diren hitzokeiak jasotzeko. Dagoeneko, 10 autore ezberdinek sortutako 118 termino biltzen du, alfabetoaren letra guztiek sarreraren bat dutelarik. "TERMINOA: definizioa #hitzokei" egituradun twitak dira automatikoki gordetzen direnak, hurrengo hitzokei musikal hauek bezalakoak, adibidez:

URKO BEHIN: Nikbana rock taldearen liderra (@zatilau)

JAIME "LODIA": udako kantaren egilea (@smuakr)

HAUTE: liluratzen, Luis Eduardoren kantuek (@smuakr)

BRUZIPRIZTIN: Bilbon kontzertua jo aurretik Kontxan bainatzea maite duen rockero zaharra (@inakiolano)

Eta irudian nabarmendutakoa,

BACHOKI: Johan Sebastian maisuaren omenezko taberna puskak (@zatilau)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu