Google Street View-rako argazkiak ateratzeko bizikleta Bilbon izan zen atzo, eta Alberto Varelak argazkiak atera dizkio.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: artberri
Googlek bere mapetan StreetView aukera eskeintzeko argazkiak ateratzen ditu auto batek. Euskal Herrian ere ikusi izan dugu, Arrasaten adibidez duela gutxi ikusi dute horrelako auto bat, gainean hainbat begiko kamera bat duela.
Sustatuk azaldu zuen Digitalakek San Mamesen teknologia hau erabili zuenean: 12 begi izan arren, irudi bakarra grabatzen da, horien funditu bat eginda. GPS datuak ere grabatzen ditu kamerak, irudiak zein tokitan grabatu diren.
Kamera hau auto baten gainean erabili ohi du Googlek, baina autoz sartu ezin den txokoak grabatzeko bizikleta erabiltzen du, beste argazki honetan ikusten den bezala:
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: artberri
Erantzun
Sartu