Jon Arana Urkiola espeleologo pioneroa hil da
2009-10-29 12:10
Mendiak.net-en foroan agertu den berria zabaldu nahi dizuegu. Jon Arana espeleologo zumarragarra, 1958ko apirilaren 4an Torca del Carlista leizera jaitsi zen lehen espeleologoa zendu da.
Espeleologia lanetan ibiltzeaz gain, urretxu-zumarragarroi dagokigunez, bertan mendizaletasunaren aintzindari izatea eskertu behar diogu.
Gure doluminak eta besarkada bero bat familiari.
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea

Argazkia: Torca del Carlistan egindako jaitsieran, 2008ko ekainean, lehen jaitsieraren 50. urteurrena ospatuz. Egilea: Jabier Les.
Erantzunak kargatzen...