Sustatu logoa Teknologia albisteak

Veleiako ostraken gaineko geruzen azterketa zientifikoak ezin aurkitu

Sustatu
2009-10-29 11:10

Gaurkoan auzitan dagoen gakoa da ostraketako geruzarena... Ostraken zeramika benetan zaharra zela ez zegoen dudarik, duda zen ea han egindako inskripzio edo marrak ordukoak ziren ala modernoak. Horretarako Eliseo Gilek azaldu zuen Frantziako izenpea zuten halako proba nuklear batzuk egin zituztela, eta demostratzen omen zen ostraketan marren gainean ageri zen patina edo geruza antzinakoa zela, eta geruza hori derrigor marrak egin ondorengoa izan behar zuela...

Barandiaranen artikuluak dio hori sinatu zuen fisikariak kobratu zuela, eta txostena sinatu ere bai, baina azterketa eta datu zientifikoen berri ez duela ematen. Epaitegiko deklarazioetan ezin izan du azalpen argirik eman. Eta Frantziako CNRS institutuan ere ez omen dakite ezer.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu